Joseba Arregi
- Artikulu hau politikari eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joseba Arregi (argipena)».
Joseba Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1946ko maiatzaren 30a - Bilbo, 2021eko irailaren 14a) politikaria eta idazlea izan zen. Teologian eta Soziologian doktore zen. Rikardo Arregi kazetaria anaia zuen. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zituen.
Bizialdia
aldatuEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako buru izan zen eta bi alditan Kultura sailburu (1984-1985 eta 1987-1995), baita Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile ere. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izan zen. 1987an hautatu zuten lehenengoz Eusko-Legebiltzarkide eta legealdi hartan kargua hartu eta hilabete batzuetara utzi bazuen ere, 1990etik 2002 arte ez zion inoiz utzi legebiltzarkide izateari.[1]
Jarduera politikoa irakaskuntzarekin eta jarduera intelektualarekin bateratu zuen. Euskal Herriko zenbait komunikabidetan ohiko zutabegile eta solaskide izateaz gainera, Euskal Herriari buruzko liburuak ere idatzi zituen, besteak beste La Euskadi invertebrada. 2000. urtean, Diego López Garridorekin batera, Ser nacionalista argitaratu zuen. Euzko Alderdi Jeltzalearen irizpide ofizialekin oso kritiko agertu zen eta geroago EAJtik atera zen. EAJ gobernutik kanporatzearen aldeko "Aldaketa" taldea sortu zuen beste batzuekin batera. Bere ibilbide politikoaren azken urteetan, PSErekin bat egin zuen.
Hala ere, 2014an Alderdi Popularrak proposatuta mintzatu zen Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean, autonomia estatutuaren erreformaren aurka, abertzaleek bakarrik nahi zutelakoan.[1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Urain, Jon O.. «Joseba Arregi hil da, «alternantzia» nahiago zuen jeltzale ohia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Joseba Arregi |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 1987 – 1995 |
Ondorengoa Mari Karmen Garmendia |
Aurrekoa Luis Mari Bandres |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1987-1995 |
Ondorengoa Mari Karmen Garmendia |
Aurrekoa Ramon Labaien |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1984-1985 |
Ondorengoa Luis Mari Bandres |