Ireki menu nagusia

Rui Esteves Ribeiro de Almeida Couto (Santos, 1898ko martxoaren 12a - Paris, 1963ko maiatzaren 30a) Brasilgo idazlea eta diplomatikoa izan zen. Brasilgo idazle modernista nagusietako bat izan zen. Poesia eta kontakizun laburra landu zituen batez ere; kazetari ere izan zen eta, portugesez gainera, frantsesez ere idatzi zuen. Poesia-bilduma nagusiak: Um homem na multidão (1923, Gizon bat jendetzaren artean), Dia longo (1944, Egun luzea) eta Mar e rio (1952, Itsasoa eta ibaia). Kontakizun-lan nagusiak: O crime do estudante Batista (1922, Batista ikaslearen hilketa), O clube das esposas enganadas (1933, Tronpaturiko emazteen kluba) eta O largo da matriz (1940). Parisen, Marseillan, Holandan, Lisboan eta Belgraden egon zen kontsul.

Ribeiro Couto
Bizitza
Jaiotza Santos1898ko martxoaren  12a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Paris1963ko maiatzaren  30a (65 urte)
Hezkuntza
Heziketa São Pauloko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta eta eleberrigilea
Kidetza Academia Brasileira de Letras Itzuli

ErreferentziakAldatu