Georges Besançon-ek (1866-1934) L'Aérophile hegazkintzako aldizkaria sortu eta editatu zuen.

Georges Besançon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Louis Georges Besançon
JaiotzaParis1866ko maiatzaren 30a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBois-Colombes1934ko urriaren 19a (68 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aeronauta eta Q10497074 Itzuli
Jasotako sariak

Besançon aeronauta eta kazetaria izan zen. Besançonek Salomon Andrée aeronauta ospetsua entrenatu zuen, seguruenik 1880ko hamarkadan.

1892. urtean, Besançonek eta Gustave Hermite zientzialariak oihalezko edo paperezko globoetan tresnak1 bidali zituzten goiko atmosferara ikerketa atmosferikorako. 1901. urtean, Hermite-k eta Besançon-ek tresnak zeramatzaten gomazko globo txikiak igorri zituzten, goi altueran estanda egiteko diseinatuta zeudenak. Orduan, tresnak jausgailuz jaitsiko ziren.

Besançon-ek L'Aérophile hegazkintzako aldizkaria sortu zuen 1893an, eta bere zuzendaria izaten jarraitu zuen gutxienez 1910era arte. Aldizkarian hegazkinaren asmakuntzaren eta hegazkinaren nazioarteko industria sortu zen garaiari buruzko informazioa eman zuen.