D'Hondt metodoa
D'Hondt metodoa —D'Hondt sistema eta D'Hondt legea izenez ere ezaguna— alderdikako zerrenden bidezko ordezkaritza proportzionaleko hauteskundeetan hautetsiak banatzeko metodo bat da, batezbesteko handiena darabilena. Victor D'Hondt matematikariak sortu zuen, eta harengandik hartu du izena. Metodo hau ez da zatiketazko beste metodo zabalduena —Sainte-Laguë metodoa— bezain proportzionala, D'Hondt metodoak alderdi politiko handien alde egiten baitu neurri batean, alderdi txiki banakatuei kalte eginda.[1]
Hautetsiak banatzeko eraAldatu
Boto guztiak zenbatu eta gero, zatitzaileak kalkulatzen dira V/N eginez (non V zerrenda batek jasotako boto kopurua adierazten du eta N bat eta banandu beharreko kargu kopuruaren arteko zenbakia da). 1 eta N artean dauden zatitzaileekin botoen zatiketak kalkulatu eta gero, karguen asignazioa zatiketen emaitzak handienetik txikienera ibiliz egiten da eta karguak agortzen direnean bukatzen da.
AdibideaAldatu
Demagun hauteskunde batzuetara bost alderdi aurkeztu direla, guztira 7 hautetsi aukeratuko direla (N=7), eta jasotako botoak honako hauek direla:
A alderdia | B alderdia | C alderdia | D alderdia | E alderdia | |
---|---|---|---|---|---|
Botoak | 340.000 | 280.000 | 160.000 | 60.000 | 15.000 |
Ondorengo taula hau eratuko litzateke:
Zatitzaileak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | ||
Alderdiak | A | [1] 340.000 | [3] 170.000 | [6] 113.333 | 85.000 | 68.000 | 56.667 | 48.571 |
B | [2] 280.000 | [5] 140.000 | [7] 93.333 | 70.000 | 56.000 | 46.667 | 40.000 | |
C | [4] 160.000 | 80.000 | 53.333 | 40.000 | 32.000 | 26.667 | 22.857 | |
D | 60.000 | 30.000 | 20.000 | 15.000 | 12.000 | 10.000 | 8.571 | |
E | 15.000 | 7.500 | 5.000 | 3.750 | 3.000 | 2.500 | 2.143 |
Azaldutako prozedurari jarraituz, A alderdiak 3 hautetsi lortuko lituzke, B alderdiak beste 3, eta C alderdiak bakarra. Kortxeteen artean ([]) dagoen zenbakiak esleitze ordena erakusten du.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) Friedrich PUKELSHEIM (2007): «Seat bias formulas in proportional representation systems», 4th ECPR General Conference.
Kanpo estekakAldatu
- «D'Hondt metodoa», Nafarroako Gobernuaren webgunea.