Geodesia
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Geodesia terminoa, grekotik “lurra zatitu”, Aristotelesek (384-322 k.a.) erabili zuen lehengoz etaLurraren edo Lurreko zati baten forma eta luze-zabalerak aztertzea eta haiei dagozkien mapak (kartografia) egitea helburu duen zientzia da. Ingenieritza arloan ere erabiltzen da azalera kurbatuak nehurtzeko. Ezartzen dituen erreferentzi geometrikoak erabiltzen dira informazio geografikoko sistemetan, katastroan, plangintzan eraikuntzan, hirigintzan, geoposizioan zein aireko, itsasoko eta lurreko nabigazioan.

Motak
Goiko geodesiak (teorikoa) Lurraren forma termino orokorretan zehazten du. Beheko geodesia (topografikoa edo praktikoa) aldiz, Lurraren zati txikiak irudikatzen ditu, non lurraren azalera lautzat jo daiteke eta Lurraren kurbaturak ez ditu neurriak distorsionatzen.
Jarduerak
Geodesiaren bitartez Lurreko edozein punturen koordenatuak eta bi punturen arteko distantzia zehaztu daiteke. Geodesiak lur-eremu handiak aztertzen ditu, eta, zehaztasuna iristeko, Lurraren biribiltasuna kontuan hartu behar du. Horretarako, Lurraren gainazala uniformea ez denez, erreferentzizko ur maila ezartzen da lurrazala guztiarentzako (geoidea), non grabitatea egonkorra den. Honen bidez, Erreferientziazko Elipsoidea ezartzen da, geoidearen bataz bestekoa irudikatzen duena. Beraz, hiru dimentsiotako lur forma hau bi dimentsioetara pasa behar da mapa baten planoan isladatzeko. Hau proiekzioen bidez gauzatuko da, non elipsoidea proiekzio teknika desberdinez zatitu eta referentziatu egiten den. Erreferentzi geodesiko sistema ezagunenak WGS84, ED50, ETRS89 SIRGAS, SAAD&) edo PZ90 dira.
Behin erreferentzizko “oihala” ezarrita, erreferentzizko puntu geodesikoak ezarri daitezke, Datuma osatuz. Horretarako, ezagunak ditugu zenbait mendi gailurretan ikusi ditugun Erpin Geodesikoak, triangulazioen bidez neurketak egiteko baliogarriak zaizkigun erreferentzi puntuak.

Lurraren azaleran globalki geoposizionatzeko, koordenada geografikoak ezartzen dira, besteak beste, CUTM kuadrikula unibertsalak.
Espazio-ontzien behaketek asko erraztu dituzte neurketa geodesikoak, GPS edo Galileo programen bidez.
![]() |
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Lorenzo Martínez, R. M. (2004): Cartografía, Editoriales Dossat 2000. M. ISBN: 9788489656734
- Wikipedia