Hernando de Soto
Hernando de Soto (Barcarrota[1][2], Badajozko probintzia, c. 1500 - Mississippi ibaia, 1542ko maiatzaren 21a) espainiar esploratzaile eta konkistatzailea izan zen.
Hernando de Soto | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jerez de los Caballeros, 1500 | ||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||
Heriotza | Guachoya (en) , 1542ko maiatzaren 21a (egutegi gregorianoa) (41/42 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Inés de Bobadilla (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | konkistatzailea, militarra eta esploratzailea | ||
Gradua | jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Bizitza
aldatuKapare familia bateko bigarren semea zenez, 1514an Extremadura utzi eta Mundu Berrira joan zen aberastasun eta ospe bila. Vasco Núñez de Balboak sortutako Santa Maria la Antigua koloniara (Darien, gaur egun Panama) iritsi, eta bai Balboarekin, bai Pedrarias Dávilarekin zaldizko ibili zen[3]. Gaspar de Espinosa buru zuela, Nicaraguako kostaldea aurkitu zuen espedizioan parte hartu zuen, eta baita 1523an Francisco Hernández de Córdobak zuzenduriko eskualdeko konkistan ere. Ondoren, Granadan kokaturik, zaldien hazkuntza eta esklaboen salerosketaren bidez aberastu zen[3][4].
1532an Francisco Pizarroren ondokoa izan zen Inka Inperioaren konkistan, eta Atahualparen bahisariaren zati bat jaso zuen. Cuscoko gobernariordea izan zen, eta 1535ean Limaren sortzean parte hartu zuen[4]. Urte horren amaieran Espainiara itzuli zen; 35 urte besterik ez zituen, eta berealdiko aberastasunaren jabea zen. 1537an Isabel de Bobadilla, Pedrarias Dávilaren alabarekin, ezkondu zen[5].
1537an Karlos V.ak Kubako gobernari izendatu zuen eta Florida konkistatzeko baimena eman zion. Beraz, Amerikara itzulirik, 1538 eta 1539 artean Kuba gobernatu eta Floridako espedizioa prestatzen jardun zuen[3]. 1539ko maiatzaren 18an, 8 ontzi, 515 gizon eta 237 zaldirekin, abiatu zen Habanatik. Maiatzaren 25ean Tampako badian lehorreraturik, hiru urtez egungo Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostaldea esploratu zuen, urrea eta Txinarako pasabidea bilatuz; Mississippi ibaia igarotzea lortu zuen, baina indiarren erresistentzia eta espedizioaren osasun arazoak zirela eta erretiratu zen[6]. 1542an, Mississippiren ertzean hil zen, egungo Arkansasko Lake Villagetik gertu. [7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Badajozko probintziako Barcarrotan edo Jerez de los Caballerosen jaio zen eztabaidan dago
- ↑ Esteban MIRA CABALLOS: Nuevas pruebas sobre el origen barcarroteño de Hernando de Soto Chdetrujillo.com
- ↑ a b c Hernando de Sotoren biografia De Soto National Memorial (U.S. National Park Service). Nps.gov
- ↑ a b Hernando de Soto History.com
- ↑ Hernando de Soto Mcnbiografias.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hernando de Soto |
Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |