Andreas Prokop edo Prokop Handia (txekieraz Prokop Veliký; 1380 aldean - Lipany, 1434ko maiatzaren 30a) hustar buruzagia izan zen.

Andreas Prokop

Bizitza
JaiotzaBohemiako Erresuma, 1380
HeriotzaLipany (en) Itzuli1434ko maiatzaren 30a (53/54 urte)
Heriotza modua: guduan hila
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Husiten matxinada gertatu zenean, Jan Žižkaren ondoan jarri zen, eta taboriten buruzagi bihurtu zen 1424an. Hungaria, Silesia, Lusazia, Misnia, Saxonia eta Frankoniaren aurkako espedizioen gidari izan zen, baina hustar moderatuen, Pragako biztanleen eta aitoren semeen laguntza galdu zuen. Haien aurka borrokatu nahi izan zuen Prokop Handiak, baina gerra galdu eta Lipanyn hil zen borrokan.

Erreferentziak aldatu