Hermann Broch (Viena, Austria-Hungariako Inperioa, 1886ko azaroaren 1a - New Haven, Connecticut, AEB, 1951ko maiatzaren 30a) austriar eleberrigilea izan zen.

Hermann Broch

Bizitza
JaiotzaViena1886ko azaroaren 1a
Herrialdea Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Haven (Connecticut)1951ko maiatzaren 30a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, filosofoa, prosalaria eta saiakeragilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1834277 Musicbrainz: 023bac00-3c2a-4b29-8ca2-139350fe72d4 Discogs: 3866386 Find a Grave: 17916015 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Familiako oihal-lantegian ingeniari gisa jardun ondoren, aski berandu, lotu zitzaion literaturari. Lehen lanean, Die Schlafwandler ("Amesgileak", 1929-1932) trilogia, Wilhelm II.a enperadorearen garaia azaldu zuen. Ondorengo liburu hauetako bakoitzean kontakizun-prozedura desberdina erabili zuen: Pasenow (1888, "Erromantizismoa"); Esch (1903, "Anarkia"); eta Huguenau (1918, "Errealismoa").

Hitlerren Alemania Austriaz jabetzean (Anschluss, 1938) Estatu Batuetara erbesteraturik, Princeton Unibertsitatean irakasle aritu zen, jendetzaren psikologiari buruz idatzi zuen saiakera saritua izan ondoren (Massenpsychologie). Beste zenbait obra: Der Tod des Vergil (1941, "Virgilioren heriotza"); Die Schuldlosen (1950, "Errugabeak"); Der Versucher (1953, "Tentatzailea").

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Broch