Gregorio Krutxaga Urzainki

Gregorio Krutxaga Urzainki (gaztelaniaz: Gregorio Cruchaga Urzainqui) (Urzainki, 1739Etxarri-Aranatz, 1812ko maiatzaren 30) nafar gerrilaria izan zen Iberiar Penintsulako Gerran. Bere biografia eleberri baten argumentua ematen du.

Gregorio Krutxaga Urzainki
Bizitza
JaiotzaUrzainki, 1739
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEtxarri Aranatz1812ko maiatzaren 30a (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra

Biografia

aldatu

Frantses gudarosteen aurka borrokatu zen nafar gerrillaria. 1808. urtean, Francisco Ganbraren agindupean jarri zen, frantses gudarosteen aurka aritu asmoz. Gudu latz askoren ondoren, erronkariarrek kapitulazioa lortu zuten. Horri esker gudaroste frantsesak Erronkaritik alde egingo zuten betiko eta, trukean, erronkariarrek zerga bat ordaindu beharko zuten. Hitzarmena sinatu ondoren, Krutxaga Espoz Minaren taldeko kide bihurtu zen, eta Nafarroa osoan barrena ibili zen frantsesen aurkako gerran (Lekunberri, Tafalla, Tiebas, Campanas). Ondoren, bitan banatu zen Minaren taldea, eta bi horietako baten buru geratu zen Krutxaga. Minarekin batera edo bere aldetik, Nafarroan zeuden frantses gudarosteen etengabeko zartailu izan zen Krutxaga. Garesen 230 preso hartu zituen, baina frantsesek Tarazonan buruan zauritu eta preso hartu zuten. Bere taldekideek askatu egin zuten, ordea. Frantses gudaroste bat Araba eta Gipuzkoa arteko Arlabango mendatean txikitu ondoren (1812ko apirila), frantsesek bando bat eman zuten euskaraz, Krutxagaren buruari hamar mila pezetako prezioa ezarriz. Krutxaga, ordea, izugarri mugitzen zen, eta inork ez zuen harrapatzen. 1812ko maiatzean Gipuzkoara jo zuen, Ingalaterratik ekartzen ziren armen bila. Ormaiztegin, frantsesei aurre egin, eta kainoi bala batek beso bat xehakatu zion. Aralarrera erretiratu eta zaindariek bakarrik utzi behar izan zuten euripean, frantsesak orpoan zituztela. Krutxaga, osasunez are larriagotu eta Etxarri-Aranatzeko baserri batean hil zen, 1812ko maiatzaren 30ean.

Bere gorpua Urzainkira eraman zuten eta bertako elizaren ondoan lurperatuta dago.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu