Hannes Alfvén

Hannes Alfvén (Norrköping, Suedia, 1908ko maiatzaren 30a - Djusholm, Suedia, 1995eko apirilaren 2a) suediar astronomo eta fisikaria izan zen.

Hannes Alfvén
YoungAlfven.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHannes Olof Gösta Alfvén
JaiotzaNorrköping (en) Itzuli1908ko maiatzaren 30a
Herrialdea Suedia
Talde etnikoaSuediarra
HeriotzaDanderyd1995eko apirilaren 2a (86 urte)
Hobiratze lekuaDjursholms Begravningsplats (en) Itzuli
Familia
AitaJohannes Alfvén
AmaAnna-Clara Romanus-Alfvén
Ezkontidea(k)Kerstin Alfvén (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
(1926 - 1934)
TesiaInvestigations on the Ultra-short Electro-magnetic Waves (en) Itzuli
Tesi zuzendariaManne Siegbahn
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, astronomoa, astrofisikaria, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniari elektrikoa eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k)Uppsalako Unibertsitatea  (1934 -  1938)
Royal Institute of Technology (en) Itzuli  (1940 -  1967)
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon  (1967 -  1988)
Lan nabarmenakThe Great Computer. A Vision. (en) Itzuli
The End of Man? (en) Itzuli
A nagy számítógép (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli
Royal Society
Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Izengoitia(k)Olof Johannesson
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 8402 Edit the value on Wikidata

Fisikako Nobel saria jaso zuen 1970. urtean plasmei (ioi positibo eta negatiboak dituzten gasei) eta plasma horiek eremu magnetiko eta elektrikoetan duten portaerari buruz egin zituen ikerketengatik. Oinarrizko fisika, astronomia, astrofisika eta kosmologia landu ditu. Aurora polarraren fenomenoa, eguzkiak eta lurraren eremu magnetikoak jaulkitzen dituzten partikulen elkarreraginaren bidez azaltzen duen teoria bat proposatu zuen. Marte eta Jupiterren artean planeta bat sortzeko saioak huts egin ondoren gelditu ziren hondakinak izan daitezkeela asteroideak iradoki zuen. Unibertsoa materiaz adina antimateriaz osatuta dagoela bermatzen duen teoria bat garatu zuen. Eguzki-sistemaren barruan momentu angeluarraren banaketa azaltzen saiatu direnetako bat izan zen.

"Alfvénen uhinak" aurkitu zituen: plasmetan uhin magnetohidrodinamikoak zeudela iragarri zuen 1942. urtean. Bere ideiak izarretako plasmei eta izarretako erreaktoreei aplikatu zaizkie, eta bultzada handia eman diete plasma-konfinamendu magnetiko deiturikoaren bidez fusio nuklear kontrolatua egiteko ikerketei.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu