Hella Jongerius
Hella Jongerius (jaiotzez Wilhelmina Maria Cornelia Jongerius; De Meern, Utrechteko probintzia; 1963ko maiatzaren 30a) holandar Industria-diseiinatzailea da.
Biografia
aldatu1993an Eindhoveneko Diseinu Akademian sartu zen. Urte horretan bertan Jongeriuslab izeneko bere diseinu estudioa sortu zuen, Rotterdamen. [1] 2008an bere estudioa Berlinera eraman zuen. 2012tik Vitra enpresan (Basilea, Suitza) lan egiten du kolore, ehungintza eta gainazal arte zuzendari gisa. [2]
Jongeriuslab
aldatuEstudio honekin, Hellak ehungintza, zeramika eta altzarien diseinua landu du. Bere sorkuntzak artisaua eta industriala, goi- eta behe-teknologia, tradizionala eta garaikidea konbinatzen ditu. Marketarako proiektuak egin zituen: Maharam (New York), KLM (Herbehereak), Vitra (Suitza), IKEA (Suedia) eta Royal Tichelaar Makkum (Herbehereak). [1]
1994an, Hellak Droog Design-erako poliuretanozko oft urn and soft loreontzien seriea diseinatu zuen. Geroago, 1998an, B-set bilduma egin zuen, Royal Tichelaar Makkum-entzat industrialki ekoitzitako baxera nahita inperfektua. Urtebete geroago, Jongeriusek Kasese apar-aulkia eta Sheep aulkia sortu zituen Cappellinirentzat (Milan). 2002an, Swarovskirentzat (Londres) Crystal frock ganderailu eta Maharamentzat (New York) repeat tapizeria seriea diseinatu zuen. Bi urte geroago, 2004an, Nymphenburg Portzelana Fabrikarako ( Munich, Alemania) animal bowls platerrak sortu zituen. 2005ean, Vitraren polder sofa asimetriko ikonikoa diseinatu zuen, baita PS Jonsberg loreontziak IKEArentzat (Suedia). 2006an, Vitrarako lanera itzuli zen, worker chair aulkiarekin . [2]
Diseinuarekiko jarrera
aldatuHellak uste du guztiz berria sortzea ez dela diseinatzeko modu bakarra. Berarentzat, azal-aldaketa batek objektua berdina ez izatea ekar dezake. Horregatik, gehien nabarmentzen den alorretako bat ehungintza diseinua da, eta horregatik gaur egun Vitra museorako kolore liburutegi bat sortzen ari da. Patroi, ehundura eta kolore aldaketek garrantzi handia hartzen dute bere diseinatzeko moduan, produktuari esanahi berri bat ematen diotelako. Diseinatzaile honi material berriak esploratzea gustatzen zaio, baita gaur egun beste era batera erabiltzen diren beste batzuei erabilera berri bat ematea ere.
Industria-diseinatzaile gehienek ez bezala, Hellak ez du metodo zorrotz bat jarraitzen, beretzat diseinua prozesuan ematen delako. Erabiltzaileak produktuarekin duen esperientzia ere pentsatzen du, eta horregatik diseinatu zuen lehen mailako hegazkinen kabina, pertsona batek ordu askotan hegazkin barruan eserita egotean jasaten duen ondoeza murrizteko helburuarekin. [3]
Argitalpenak
aldatu- 2003, Hella Jongerius, Phaidon argitaletxeak argitaratua
- 2011, Misfits, Phaidon argitaletxeak argitaratua [2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Jongeriuslab studio. Information. .
- ↑ a b c Jongeriuslab studio. CV Hella Jongerius. .
- ↑ Dezeen. Why create another piece of furniture?. .