Marcel Bich
Marcel Bich (Turin, 1914ko uztailaren 29a - Paris, 1994ko maiatzaren 30a) frantses enpresa-gizona izan zen.
Marcel Bich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1914ko uztailaren 29a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, Sologne eta Paris, 1994ko maiatzaren 30a (79 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide Lycée Carnot (en) ![]() |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta enpresaburua |
Turinen, Madrilen eta Arcachonen egin zituen oinarrizko ikasketak, eta ondoren, Parisa joan zen matematika eta filosofia ikastera. Ondoren, zuzenbidea ikasi zuen Parisko Unibertsitatean, eta lan txikiak egiten hasi zen. Gerraren ondoren, estilografikoen fabrika bat erosi zuen, adiskide batekin. Bolalumaren asmatzailearekin negoziazioak egin ondoren, formula hura hobetu eta Cristal bolaluma luma ospetsua asmatu zuen: estalki bat, punta, hodi gardena, eta hori guztia 50 zentimogatik. 1953an egin zen produktu haren publizitate-kanpaina, eta erabili ondoren, zaborretara bota zitekeen kontzeptuan oinarritu zen. Izugarrizko arrakasta izan zuen. Bic izena jarri zioten, lantegiarena berarena, eta denbora gutxian, izen hori arrunta bilakatu zen. Lehenengo urtean, eguneko 10.000 bolaluma saldu ziren. Hasieratik bertatik bete zituen Bichek atzerriko merkatuak. Libra esterlinaren merkatura sartu nahian, Biro-Swan enpresa erosi zuen. 1958an, Estatu Batuak konkistatzera joan ziren. Erabili eta botatzeko mezuaren bidetik, produktu hauek asmatu zituen: pizgailua (1972), bizarra-moztekoa, perfumea (1988). Azken gai horrek, ordea, ez zuen ia arrakastarik izan eta 1991n utzi behar izan zuen egitasmo hura. Baina hura ez zen Bichen porrot bakarra izan: 1973an Dim kola-etxea erosi zuen, baina 1987an saldu egin behar izan zuen, berriro; 1979an erositako Guy Laroche etxea ere saldu behar izan zuen. Hala ere, ordurako, bere lantegiak bazuen nahikoa baliabide aurrera ateratzeko.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.