Roberto Calasso

idazle italiarra

Roberto Calasso (Florentzia, Toskana, 1941eko maiatzaren 30a - Milan, 2021eko uztailaren 28a) idazle eta editore italiarra izan zen. Bere lanek, hainbat hizkuntzatan itzulita, erakusten dute haren erudizio zabala. Bere lan literario zein editorialean, greziar mitologia, mendebaldeko zibilizazioaren oinarrietako bat, modernitatearekin lotzeko duen interesa nabarmentzen da, baita Europa erdialdeko literaturarekin ere.

Roberto Calasso

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1941eko maiatzaren 30a
Herrialdea Italia
HeriotzaMilan2021eko uztailaren 28a (80 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Veneziako San Michele hilerria
Familia
AitaFrancesco Calasso
Ezkontidea(k)Fleur Jaeggy
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Irakaslea(k)Mario Praz (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, argitaratzailea, editorea, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Milan
Enplegatzailea(k)Adelphi Edizioni (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Musicbrainz: 5b3bb519-554b-4a9c-81d8-2042580f7e4f Edit the value on Wikidata


Biografia aldatu

Bere haurtzaroari buruzko liburu bat argitaratu zuen zendu zen urte berean "Memè scianca", Florentzian kokatuta. Erromako Lizeo klasikoan ikasketak egin ondoren, ingeles literaturan espezializatu zen eta bere tesia Mario Praz idazle eta kritikoarekin egin zuen I geroglifici di Sir Thomas Browne , izenburukoa.

1962 urtean, 21 urte baino ez zituela, beste lagun eta aholkulariekin batera, izen handiko eta nazioarteko eremua hartzen duen Adelphi, argitaletxearen sorkuntzan parte hartu zuen. Bobi izeneko liburuan, nola Roberto Bazlen eta Luciano Foà sortu zuten egiten du kontaketa. Beranduago, argitalpenen zuzendaria izan zen 1971 urte arte, eta, ondoren, horren aholkulari karguan aritu zen 1990. urtera arte;  azkenik, presidente izendatu zuten 1999. urtean.

Handik zenbait urtetara,  2004 urtea zela, Oxfordeko Unibertsitateko irakasle bisitari gisa hasi zen, European Comparative Literatureren katedran. 

Tartean, Charles Veillon Europako saiakera saria eskuratu zuen 1991 urtean.

Adelphi argitaletxerako hainbat lanen italiar edizioak prestatu zituen, besteak beste,  Il racconto del Pellegrino  Ignazio Loiolakoarena  (1966), Nietzscheren, Ecce homo(1969) Karl Krausen, Detti e contradetti  (1972), edo Aforismi du Zürau , Kafkarena (2004).

Bestalde, saiakera izan da bere sorkuntza lanetan landu zuen genero nagusia. Eleberriak ere idatzi zituen eta baditu elkarrekin lotzen diren hainbat lan. 

Bere ama hizkuntzaz gain, Calassok frantsesa, ingelesa, gaztelania, alemana, greziera eta latina menperatzen zituen. Sanskritoa ere aztertu zuen.

Fleur Jaeggy, italieraz idazten duen idazle suitzarrarekin ezkonduta zegoen.

Bibliografia aldatu

Bibliografia italieraz aldatu

Eleberriak aldatu

  • 1974 : The impuro ero, Milan: Adelphi.
  • 1983 : La rovina di Kasch, Milan: Adelphi.
  • 1988 : Le nozze di Cadmo e Armonia, Milan: Adelphi.
  • 1996 : Ka, Milan: Adelphi.
  • 2002 : K., Milan: Adelphi.
  • 2004 : Gli aforismi di Zürau, Milan: Adelphi.
  • 2006 : Il rosa, open data euskadi webgunean, Milan : Adelphi.
  • 2010 : The ardore, Milan : Adelphi.
  • 2016 : Il Cacciatore Celeste, Milan: Adelphi

Saiakerak aldatu

  • 1991 : I quarantanove gradini, Milan : Adelphi.
  • 1998 : Sentieri tortuosi. Bruce Chatwin Fotografo, editore, Milan : Adelphi.
  • 2001 : La letteratura e gli dèi, Milan : Adelphi.
  • 2003 : Cento lettere a uno sconosciuto, Milan : Adelphi
  • 2005 : La follia che viene dalle Ninfe, Milan : Adelphi
  • 2008 : La Folie Baudelaire, Milan : Adelphi.
  • 2013 : L'impronta dell' publisher, Milan : Adelphi.
  • 2017 : L'innominabile attuale, Milan : Adelphi
  • 2018 : I geroglifici di Sir Thomas Browne, Milan : Adelphi
  • 2020 : Comme ordinare una biblioteca, Milan : Adelphi
  • 2021 : L'innominabile attuale, Milan : Adelphi
  • 2021 : Bobi, Milan : Adelphi
  • 2021 : Memè Scianca, Milan : Adelphi

Artikuluak aldatu

  • L'editoria come genere letterario[1].

Erreferentziak aldatu