Élisabeth Jacquet de La Guerre

Elisabeth Jacquet de la Guerre» orritik birbideratua)

Elisabeth Jacquet de la Guerre (Paris, 1665ko martxoaren 17a - 1729ko ekainaren 27a) frantziar musikagile eta klabezin jole handia izan zen.

Élisabeth Jacquet de La Guerre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉlisabeth Jacquet
JaiotzaParis1665eko martxoaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1729ko ekainaren 27a (64 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Saint Eustache (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marin de La Guerre  (1684ko irailaren 23a -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, klabezin-jotzailea, piano-jotzailea, abeslaria eta organista
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
Musika instrumentuaKlabizenbaloa

Musicbrainz: 86233265-959c-4537-a2ee-47160c734e18 Discogs: 836679 IMSLP: Category:Jacquet_de_La_Guerre,_Elisabeth Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Elisabeth Jacquet de la Guerre 1665ean jaio zen. Parisko Ile-Saint Louis elizako organo-jole zen Claude Jacqueten alaba zen. Hiru anaia-arreba zituen: Nicolas, Anne eta Pierre, guztiak musikariak. Elisabeth oso txikia zela hasi zen tekladun musika tresnak jotzen eta aitak Luis XIV.a Frantziakoari aurkeztea lortu zuen bost urterekin eta haren gortean jo zuen, errege hura hil arte.

1684an Marin de la Guerre organo-jolearekin ezkondu zen eta Parisera joan zen. Bertan kontzertuak ematen jarraitu zuen eta partikularrei irakasten. Parisko musikari handi guztiak joaten ziren klabea nola jotzen zuen entzutera.

1700ean senarrarengandik banatu zen eta hamar urteko seme bakarra ere galdu zuen (klabea jotzen ere oso trebea zena).

Lanak aldatu

Antzerkirako aldatu

  • Les jeux à l’honneur de la victoire balleta (1691)
  • Céphale et Procris opera edo tragedia lirikoa (1694)

Abesteko musika aldatu

  • Cantates françoises sur des sujets tirez de l'Ecriture, livre I (1708)
  • Cantates françoises, livre II (1711)
  • La musette, ou Les bergers de Suresne (1713)
  • Cantates françoises (1715)
  • Te Deum (1721)
  • Recueil d'airs sérieux et à boire aldizkarian argitaratutako zenbait abesti (1710–24)

Lan instrumentalak aldatu

  • Pièces de clavessin (1687)
  • Pièces de clavecin qui peuvent se jouer sur le viollon (1707)
  • 6 sonates biolin eta basso continuo-rako (1707)
  • Eskuizkribuan: lau sonata biolin, biola da gamba eta basso continuo-rako, cuatro sonata hirukoan bi biolin, biola da gamba eta basso continuo-rako
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Élisabeth Jacquet de La Guerre