Ireki menu nagusia

Montserrat (uhartea)

Karibe itsasoan dagoen uhartea, Britaniar lege pean

Montserrat uhartea Erresuma Batuaren itsasoz bestaldeko lurralde bat da. Uhartea Puerto Ricoren hego-ekialdean dago, Karibe itsasoan, Antilla Txikietan. Izena Bartzelonako Montserrat menditik datorkio.

Montserrat
Montserrat
Bandera Armarria
Goiburua: Each Endeavouring, All Achieving
(Bakoitzak saiatzen, denok lortzen)
Errege ereserkiaGod Save the Queen
HiriburuaPlymouth (de iure) a
Brades (de facto)
Little Bay (etorkizunekoa, eraikitzen)
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra montserratar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
Itsasoz bestaldeko lurraldea
Azalera
 -  Guztira 102 km2 (219.)
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2005) 4.448 (216.)
 -  Dentsitatea 44 bizt./km2 (153.)
Dirua Ekialdeko Karibeko dolar (XCD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1 664
Internet domeinua ms
a 1997an utzita sumendi-erupzio bategatik. Gobernua orain Bradesen dago, de facto hiriburua.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

 
Soufrière Hills sumendiaren erupzioa.

Montserraten arawakak eta karibeak bizi ziren. Kristobal Kolon izan zen uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra 1493an eta gaur egungo izena eman zion. 1632an, erlijio kontuaz Saint Kitts eta Nevisetik alde egindako Irlandar batzuk uhartea kolonizatu zuen eta Erresuma Batuaren jabetza aldarrikatu zuten. Frantziak bitan saiatu zuen uhartea okupatzen (1664-1668 artean, eta 1782-1784 artean), baina britainiarrek jabetza berreskuratu zuten.

1967an bere status koloniarra mantendu erabaki zuen. 1995an Soufrière Hills sumendiaren erupzioaren ondorioz, uhartea hustu zuten. Etengabeko erupzioek 19 pertsona hil zituzten 1997an eta 8.000 errefuxiatu inguru sortu. Erupzioek Plymouth hiriburua suntsitu zuten eta gobernua Bradesera joan zen. Hala ere, errefuxiatuak itzultzen ari dira.

PolitikaAldatu

Nahiz eta poterea Montserrateko Lehen Ministroa izan (gaur egun Lowell Lewis), uharteak badu bere Gobernadorea, erregina ordezkatzeko (gaur egun Peter Andrew Waterworth).

Montserrat CARICOMeko kidea da.

Banaketa administratiboaAldatu

Montserrat hiru parrokiatan banatuta dago:

  1. Saint Anthony
  2. Saint Georges
  3. Saint Peter

Huaexek dira uhartean dauden herriak:

  • Brades
  • Davy Hill
  • Farells Yard
  • Flemmings
  • Gerald's
  • Hope
  • Little Bay
  • LookOut
  • Old Towne
  • Olveston
  • Plymouth
  • Saint John's
  • Salem
  • Sweeney's
  • Woodlands

GeografiaAldatu

 
Montserrateko mapa

Montserrat Puerto Ricoko hego-ekialdean eta Antiguako hego-mendebaldean dago.

Bere 104 km²ko azalera menditsua da oso eta uharteko mendirik altuena 914 metroko Soufrière Hills sumendia da.

Montserratek uhartetxo bi ditu: Little Redonda eta Virgin.

Uhartearen klima tropikala da.

Kanpo LoturakAldatu