Jorge Edwards

idazle txiletarra

Jorge Edwards Valdés (Santiago, Txile, 1931ko ekainaren 29a) txiletar idazle, kazetari, literatura kritikari eta diplomazialaria da. 1999an Cervantes saria eman zioten.

Jorge Edwards
Edwards, Jorge.jpg
enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Edwards Valdés
JaiotzaSantiago1931ko ekainaren 29a (91 urte)
Herrialdea Txile
 Espainia  (2010 -
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaSergio Edwards Irarrázabal
AmaCarmen Valdés Lira
Ezkontidea(k)Pilar de Castro Vergara (en) Itzuli  (1958 -  2007)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea : zuzenbide
Princetongo Unibertsitatea graduondoko ikasketak : politika zientzia
Colegio Concepción Parral (en) Itzuli : bigarren hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, diplomazialaria, literatura-kritikaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Chilena de la Lengua (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberria
ipuina
saiakera
Kronika
biografia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPolitical Evolution (en) Itzuli

BiografiaAldatu

1957an sartu zen karrera diplomatikoan. Salvador Allenderen garaian, Parisen egon zen enbaxadore. Haren aurkako estatu kolpearen ostean, kargu guztiak utzi eta Espainiara erbesteratu zen.

1952an argitaratu zuen lehen liburua, El patio, kontakizun laburren bilduma. Literatura-genero horretan, Las máscaras ere idatzi zuen (1967). Baina eleberrigintzan lortu du osperik handiena: Gente de la ciudad (1961), El peso de la noche (1964). Goi-mailako burgesiaren giroa islatzen du eleberri horietan. Persona non grata (1973) eta Los convidados de piedra (1978) eleberrietan, berriz, idazlea eta konpromisoaren gaia ditu hizpide, Txileko orduko egoera politikoaren ikuspuntutik. Beste lan batzuk, Fantasmas de carne y hueso (1993), El origen del mundo (1996), El sueño de la historia (2000), El inútil de la familia (2004), La casa de Dostoievsky (2008) eta La muerte de Montaigne (2011) dira.

ErreferentziakAldatu