Peter L. Berger
Peter Ludwig Berger (Viena, 1929ko martxoaren 17a - Brookline, Massachusetts, 2017ko ekainaren 27a), teologo luteranoa eta soziologo estatubatuarra izan zen. Alfred Schützen eskola fenomenologikoaren oinordeko kontsideratua izan zen.
Peter L. Berger | |||
---|---|---|---|
(2010) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Ludwig Berger | ||
Jaiotza | Viena, 1929ko martxoaren 17a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria | ||
Heriotza | Brookline, 2017ko ekainaren 27a (88 urte) | ||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Wagner College (en) New School | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | soziologoa, teologoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Bostongo Unibertsitatea New School Rutgers Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa |
Boston Unibertsitateko Kultura, Erlijio eta Munduko Gaien Institutuko zuzendari izan zen.
Oso ezaguna da, batez ere, Thomas Luckmannekin batera idatzi zuen liburuagatik:The Social Construction of Reality (Errealitatearen eraikitze soziala: ezagutzaren soziologia baterako tratatua) (New York 1966). Honez gain, ezaguna da ere Euskal Herrian bere liburu bat euskarara itzuli delako: Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat. (Bilbo,1992).
Biografia
aldatuVienan jaio zen eta bigarren mundu gerraren ostean Estatu Batuetara emigratu zuen. 1949An Wagner Collegen graduatu zen arte batxillergoan. Bere ikasketak New School for Social Research-en jarraitu zituen, New Yorken (Masterra 1950ean eta Doktoretza 1952an).
1955a eta 1956a bitarte, Evangeliche Akademien lan egin zuen, Alemanian. 1956tik 1958ra Ipar Carolinako Unibertsitateko irakasle laguntzaile bezala aritu zen; 1958tik 1963ra Hartford Theological Seminary-ko irakasle asoziatu izan zen. Bere irakaskuntza karrerako hurrengo garaiak New School of Social Research-en, Rutgers Unibertsitatean eta Boston College-en emango zituen.
1981etik soziologia eta teologia irakaslea zen Bostongo Unibertsitatean, eta 1985etik aurrera Kultura Ekonomikorako Ikerketa Institutuko zuzendari izan zen, gerora, Kultura, Erlijio eta Munduko Gaien Institutu bilakatuko zena.
Ohorezko titulu anitz jaso zituen hainbat unibertsitatetan, hala nola, Loyola Unibertsitatea, Notre Dameko Unibertsitatea, Genevako Unibertsitatea, Municheko Unibertsitatea, Sofiako Unibertsitatea, Txinako Renmin Unibertsitatea.