Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Milaneko familia aberats baten baitan jaioa (ipar Italiako aberatsenetarikoa), bere aita Modroneko Dukea izan zen, eta Viscontik sei anai-arreba izan zituen. Izandako heziketa zela eta, Viscontik kontaktua izan zuen artea eta antzerkigintzarekin eta diziplina bakoitzeko pertsonairik garrantzitsuenekin harremanetan izan zen. Giacomo Puccini konpositorea eta Arturo Toscanini orkestra zuzendaria esaterako, edota Gabriele D'Annunzio idazlea.

Viscontik ez zuen sekula bere bisexualitatea ezkutatu eta hainbat maitale izan zituen. Euretarik azkena, Helmut Berger, La caduta degli dei filmean Martinen papera egin zuena. Horrez gain, Franco Zeffirellirekin ere harreman bat izan zuen.

Luchino Visconti 69 urterekin hil zen, bihotzeko bat eman ondoren. Ischiako herrian kokaturiko museo batek, bere lana omentzen du.

Bizitza artistikoaAldatu

1936ean Parisera joan zen eta zinean lan egiten hasi zen, laguntzaile moduan. Ondoren Hollywoodera bidaiatu zuen. Gianni Puccini, Antonio Pietrangeli eta Giuseppe De Santisen laguntzarekin, zuzendu zuen bere lehen pelikulako gidoia idatzi zuen. Ossessione (Obsesioa) (1943), egindako lehen film neoerrealista. 1948ean, La Terra trema (Lurrak dardar egiten du) zuzendu zuen.

Zuzendari neo-errealista izan arren, 1950eko hamarkadan zehar bere estiloa aldatu egin zuen 1954ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo-errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, Vittorio Gassmanekin batera.

Neo-errealismora bueltatu zen, 1960ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean Italia hegoaldeko inmigranteek Milanera bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, espresionismorik gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".

1960ko hamarkadan zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren.Il Gattopardo (Lehoinabarra), 1963ean egin zuen, eta Siziliako aristokraziaren gainbehera jorratzen du. Burt Lancaster aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.

Filma AEBn eta Erresuma Batuan banatu zen, baina Twentieth-Century Fox produktoreak asko murriztu zuen luzera, zati osoak ezabatuz. Gainera, bikoizketa oso era txarrean egin zuten. Honengatik guztiagatik Viscontik Il Gattopardo (Lehoinabarra) filma arbuiatu zuen.

1969ean egindako La caduta degli dei filmagatik, Viscontik eszenaratze onenari Oscar Sarietarako izendapen bat jaso zuen. Hala ere, ez zuen saria irabazi. Film hau, Viscontiren filmik ezagunenetakoa da, eta industrializazioak aberasturiko Alemaniako familia batek Bigarren Mundu Gerra aurreko garaian, nazismoaren gailentzean, izandako gainbehera jorratzen du. Egin zuen azken filma Errugabea (1976) izan zen.

Zuzenduriko filmakAldatu