Rudolf Nureiev

Rudolf Nureiev (Irkutsk, Errusia, 1938ko martxoaren 17a - Paris, Frantzia, 1993ko urtarrilaren 6a) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen. Zenbaiten aburuz, Nureiev bere belaunaldiko dantzari hoberena izan zen.[1][2][3][4]

Rudolf Nureiev
Nureyev 10 Allan Warren.jpg
Bizitza
Jaiotza Irkutsk1938ko martxoaren 17a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1961)
 Austria  (1982 -
Talde etnikoa Tartariarra
Heriotza Levallois-Perret1993ko urtarrilaren 6a (54 urte)
Hobiratze lekua Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) Itzuli
Rudolf Nureyev's grave (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
Heziketa Mariinsky Ballet (en) Itzuli
Vaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Sulamith Messerer (en) Itzuli
Ikaslea(k) Manuel Legris
Jarduerak
Jarduerak ballet dantzaria, koreografoa, orkestra zuzendaria, aktorea, dantzaria, ballet-irakaslea, zinema aktorea eta zinema zuzendaria
Jasotako sariak

nureyev.org
IMDB: nm0638159 Allmovie: p104752 IBDB: 87576
Musicbrainz: 0c7c124e-a107-4fd7-aea7-7a40f5952600 Find a Grave: 4047 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Nureiev Transiberiar tren batean jaio zen, Irkutsk (Siberia, Sobietar Batasuna) Baxkir-Tatarren familia batean.

1958an, Leningradeko Kirov balletaren bakarlari izan zen, eta antzezpen askotan parte hartu zuen. 1961ean, Parisen, babesa eskatu zion frantses gobernuari. Hori izan zen artista sobietar baten lehen desertzioa Gerra Hotzean, eta nazioarteko zeresan handi sortu zuen[5]. Ondoren mundu osoan ibili zen, Cuevas markesaren balletarekin, eta Chicagoko Operako balletarekin. Geroago, ingeles Royal Balletean sartu zen, eta Margot Fonteyn dantzari famatuarekin bikotea osatu zuen.

Koreografo gisa lan ugari egin zituen; besteak beste, Prokofieven "Romeo eta Julieta" (1977); Manfred (1979); The Nutcracker (1980, "Intxaur kraskailua"). 1962an, Nureiev izeneko biografia argitaratu zen; 1977an antzezle nagusia izan zen Valentino filmean. Nureieven jauziak eta jirabira bizkorrak Vatslav Nijinskiren jauzien parekotzat jo izan dira. Antzezpen aipagarriak izan zituen; besteak beste, Albrecht Gisellen; Armand Marguerite and Armanden; eta Siegfried "Beltxargen Aintzira" lanean.


ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Nureiev  
  1. (Ingelesez) «Lord of the dance» The Independent 2013-11-15 Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  2. (Ingelesez) Anderson, Jack. (1993-01-07). «Rudolf Nureyev, Charismatic Dancer Who Gave Fire to Ballet's Image, Dies at 54 (Published 1993)» The New York Times ISSN 0362-4331. Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  3. (Frantsesez) «En scènes : le spectacle vivant en vidéo - Rudolf Noureev au travail à la barre - Ina.fr» En scènes : le spectacle vivant en vidéo Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  4. (Frantsesez) «Que reste-t-il de Noureev ?» Les Echos 2013-03-01 Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  5. (Ingelesez) «The KGB's long war against Rudolf Nureyev» The Telegraph Noiz kontsultatua: 2021-02-13.