Ireki menu nagusia

Hans Namuth (Essen, Alemania, 1915eko martxoaren 17a - Long Island, Estatu Batuak, 1990eko urriaren 13a) estatubatuar argazkilari eta zinemagilea izan zen, jatorriz alemaniarra.

Hans Namuth
Bizitza
Jaiotza Essen1915eko martxoaren  17a
Herrialdea  Alemania
Heriotza East Hampton (New York)1990eko urriaren  13a (75 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko istripua
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria eta artista
Jasotako sariak
IMDb nm0620694

BiografiaAldatu

Vu aldizkariaren erreportajeetako argazkilaria izan zen. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, errepublikanoen taldean. 1942an, Estatu Batuetako herritartasuna lortu zuen.

Bere ibilbide profesionalean, arte plastikoetako ehunka artista, pintore, eskultore nahiz arkitektori, atera zizkion argazkiak. Artistak (Jackson Pollock, Willem De Kooning, Josef Albers, Louis I. Kahn eta abar) beren lanean murgilduta ikus daitezke Namuthen argazkietan. Artista horiei buruzko hainbat film ere egin zituen: Willem De Kooning pintorea, Brancusiren atzera begirakoa Guggenheimen, Louis I. Kahn arkitektoa eta abar.

Namuthen lanak New Yorkeko Leo Castelli galerian egon ziren ikusgai, 1970eko hamarkada osoan zehar. Artisten argazkiak egiteaz gainera, Guatemalako Todos Santos herriko indiarren argazki asko egin zuen.

ErreferentziakAldatu