Ireki menu nagusia

David Seco Amundarain (Busturia, Bizkaia, 1973ko martxoaren 17) ziklo-kroseko txirrindulari profesionala izan zen 1995 eta 2011 urteen artean. Kirol arloko emaitzei begiratuz gero, txirrindularitzako espezialitate horretan inoiz izan den euskal herritar hoberena da. Egin duen prestakuntza lan gogor eta bikainari esker, nagusi izan da Espainiako ziklo-krosean.[1] UCIren sailkapenean 20 lehiatzaile hoberenen artean izan zen, eta 100 garaipen baino gehiago lortu ditu.[2]

David Seco
Bizitza
Jaiotza Busturia1973ko martxoaren  17a (46 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak cyclo-cross cyclista Itzuli eta txirrindularia

Sei aldiz izan da Espainiako ziklo-kroseko txapeldun; eta, 1996tik 2007ra bitartean, txapelketa horretan parte hartu zuen aldiro podiumean bukatu zuen.[1] Alabaina, 2007/2008 eta 2008/2009 denboraldietan oso txarrak izan ziren David Secoren emaitzak, gorabehera pertsonalak eta lesioak zirela tarteko[3], eta 2010/2011 denboraldia bukatzean ziklo-kros profesionaletik erretiratu zen.[4]

TaldeakAldatu

PalmaresaAldatu

1995 / 1996Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Espainiako Txapelketa
  • 1.a Gasteizko Sari Nagusia
  • 1.a Vedra Galiziako Sari Nagusia

1996 / 1997Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Duranako Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Leioako Sari Nagusia
  • 1.a Porriñoko Sari Nagusia
  • 1.a Eirasko Sari Nagusia
  • 1.a Cullederoko Sari Nagusia
  • 1.a Estrambasaguasko Sari Nagusia
  • 1.a Santiagoko Sari Nagusia
  • 2.a Espainiako Txapelketa

1997 / 1998Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Ispasterreko Sari Nagusia
  • 1.a A Coruñako Sari Nagusia
  • 1.a Porriñoko Sari Nagusia
  • 1.a O Rosaleko Sari Nagusia
  • 1.a Gasteizko Sari Nagusia
  • 1.a Columbreseko Sari Nagusia
  • 1.a Espainiako Kopako Sailkapen Nagusian
  • 3.a Espainiako Txapelketa

1998 / 1999Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Ispasterreko Sari Nagusia
  • 1.a Urnietako Sari Nagusia
  • 1.a Amorebietako Sari Nagusia
  • 1.a Atarrabiako Sari Nagusia
  • 1.a Galizia
  • 1.a Galizia
  • 1.a Galizia
  • 2.a Espainiako Txapelketa

1999 / 2000Aldatu

  • 1.a Bizkaiako Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Espainiako Txapelketa
  • 1.a Espainiako Kopako Sailkapen Nagusia
  • 1.a Vizelako Sari Nagusia (Portugal)
  • 1.a O Rosaleko Sari Nagusia
  • 1.a Narongo Sari Nagusia
  • 1.a Atarrabiako Sari Nagusia
  • 1.a Fermoselleko Sari Nagusia
  • 1.a Valentziako Sari Nagusia
  • 1.a Zamorako Sari Nagusia
  • 1.a Duranako Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Porriñoko Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Corrales de Buelnako Nazioarteko Sari Nagusia

2000 / 2001Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Espainiako Txapelketa
  • 1.a Espainiako Kopako Sailkapen Nagusia
  • 1.a Astarriako Sari Nagusia
  • 1.a Asteasuko Sari Nagusia
  • 1.a Asturiaseko Sari Nagusia
  • 1.a Valentziako Sari Nagusia
  • 1.a Gordexolako Sari Nagusia
  • 1.a Muxikako Nazioarteko Sari Nagusia

2001 / 2002Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Espainiako Txapelketa
  • 1.a Astarriako Sari Nagusia
  • 1.a Orioko Sari Nagusia
  • 1.a Ermuako Sari Nagusia
  • 1.a Muxikako Nazioarteko Sari Nagusia

2002 / 2003Aldatu

  • 1.a Bizkaiko Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Espainiako Txapelketa
  • 1.a Abadiñoko Sari Nagusia
  • 1.a Arrizabalgo Sari Nagusia
  • 1.a Itxasondoko Sari Nagusia
  • 1.a Elorrioko Sari Nagusia
  • 1.a Valentziako Sari Nagusia
  • 1.a Asteasuko Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Ispasterreko Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Idiazabalgo Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Muxikako Nazioarteko Sari Nagusia

2003 / 2004Aldatu

2004 / 2005Aldatu

  • 1.a Bizkaiako Txapelketa
  • 1.a Euskadiko Txapelketa
  • 1.a Karrantzako Sari Nagusia
  • 1.a La Morgaleko Sari Nagusia
  • 1.a Santiagoko Sari Nagusia
  • 1.a Arnaoko Sari Nagusia
  • 1.a Sari Nagusia
  • 1.a Montjuiceko Valladolideko Nazioarteko Sari Nagusia
  • 2.a Espainiako Txapelketa

2005 / 2006Aldatu

  • 1.a Zeberioko Sari Nagusia
  • 3.a Asteasuko Sari Nagusia
  • 2.a Espainiako elite mailako txapelketa (Busturia)
  • 3.a Muxikako Nazioarteko Sari Nagusia
  • 1.a Astesasuko Sari Nagusia
  • 1.a Karrantzako Sari Nagusia
  • 1.a Lugoneseko Sari Nagusia
  • 1.a Astarriako Sari Nagusia
  • 1.a Zeberioko Sari Nagusia
  • 1.a Bermeoko Sari Nagusia
  • 1.a Elorrioko Sari Nagusia
  • 1.a Legutioko Sari Nagusia

2006 / 2007Aldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Marco: «El Dr. Honorio y Mr. Seco», A Cola de Pelotón bloga, 2008-02-06.
  2. I.M.: «Investigan un posible positivo por EPO de David Seco en Amézaga», El Correo, 2009-02-22.
  3. Unai Iraragorri: «David Seco: "Esta podría ser mi última temporada"», Gara, 2009-10-17.
  4. Igor G. Vico: «David seco descorcha su última temporada», Deia, 2010-10-01.


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.