Mikel Arregi
Mikel Arregi Goenaga (Areso, Nafarroa, 1948ko martxoaren 17a - ) euskal idazlea da. Umetan donostiartua, bertako EUTG fakultatean Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Ondoren, batxilergoko irakasle-lanetan aritu zen.
Mikel Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Areso, 1948ko martxoaren 17a (75 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | |
![]() |
1975ean, Hego haizearen konpasean poesia-liburua argitaratu zuen Kriseilurekin. 1979an, Abenduak 20 ekintza liburua Hordagorekin. Geroago Hego... liburuak harrera ona izan zuen arren, ez du beste poemarik argitaratu.[1]
Juan Mari Lekuona poetak Hego haizearen konpasean liburuaren hitzaurrean zioenez, Arregiren poesia batez ere Gabriel Arestirenaren eraginpean zegoen; hala ere, Ibon Sarasola eta Xabier Azurmendiren estiloak ere hartu zituen. Lekuonaren iritziz, Arregik bertsolarien eta "herritarren burutapenak" erabiltzen zituen, eta poetak mendiko eta kaleko irudiak batera erabiltzen zituela. Lekuonak "existentzialista" gisa kalifikatu zuen.[1]
LanakAldatu
NobelaAldatu
- Abenduak 20 ekintza (1979, Hordago).
PoesiaAldatu
- Hego haizearen konpasean (1975, Kriseilu).
- Abenduak 20 ekintza (Hordago, 1979).
- Hego...
Kantu-hitzakAldatu
Orokorrean, hainbat musikarirekin idatzi ditu. Badok.eus atarian 36 diskotan 23 kantu hauek azaltzen dira: [2]
- Enbor:: Ene olatu odolduak eta Ondoan ez dut inor.
- Fermin Muguruza: Lau haizetara.
- Jabier Muguruza:Ilun ikarak.
- Gorka Knorr: Itsasoari begira (bi diskotan).
- Gure Bidea: Kirieleison luzea.
- Igelaren Banda: Ilun ikarak.
- Imanol: Galdera hotzen erantzun-eza (Musika: Karlos Gimenez) Imanolen Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Haur kanta II-III (Muga beroetan albumean Elkar. 1989)[4], Hil zinetenei, Hil zinetenei (zuzenean), Ilun-ikarak (Musika: Karlos Gimenez, Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Lau haizetara, Koplak, Maitasun beroen mugan, Maitasunaren sutegia, Poeta kaxkarra, Sehaska kanta (Musika: Karlos Gimenez) Imanolen Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Sehaska kanta IV, Tu gitana (Cancioneiro de Vila Viçosa) (Hitzak: Jose "Zeca" Afonso, Mikel Arregik euskaratuak-Musika: Jose "Zeca" Afonso) imanolen Muga beroetan albumean argitaratua (Elkar. 1989).[4], Udazken I, Udazken II Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol) Imanolen Mea kulparik ez albumean (Elkar, 1986)[3], Zuek hil zineten, Zure askatasunagatik
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Ibargutxi Otermin, Felix. «Arregi, Mikel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ Arregi, Mikel. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ a b c d «Mea kulparik ez» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
- ↑ a b «Muga beroetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Mikel Arregi literaturaren zubitegian
- Mikel Arregi. Kantu-hitzen egilea. Badok.eus euskal musikaren ataria (36 disko)