Politeismo

zenbait jainko-jainkosen gurtza duen erlijioa

Politeismoa jainko-jainkosa asko gurtzen dituen erlijio mota da. Politeismo hitza grekotik dator poly + theoy, literalki jainko anitz esan nahi du. Aspaldiko garaietako erlijioak, panteoi zabal bati atxikitzen zirenak, politeistak ziren. Jainko askorengan sinesteak ez du baztertzen beste jainko guztien eta gizakien aita edo buru den Jainko Ahalguztidun eta Orojakitun baten sinesmena.

Historian zehar ia erlijio guztien ezaugarria izan da, judaismoaren, kristautasunaren eta islamismoaren salbuespenarekin. Politeismoan, oro har, jainkoen arteko mailak bereizten dira, beste guztien gainetik jainko goren bat aurkitzen delarik. Jainkoen artean ezarritako hierarkia hori gizarte ordenaren araberakoa izan ohi da. Maiz askotan izadiaren indarrak edo gertakariak hainbat jainkoen esku ezartzen dira. Izadiari dagokionaz gainera, beste zenbait funtziorekin edo gertakarirekin loturik agertzen dira: osasuna, gerra, amodioa, lanbideak, etab. Garrantzi berezia izaten dute heriotzarekin eta heriotza ondoko epaiarekin zerikusia duten jainkoek. Antropomorfismoa ere politeismoaren ezaugarria izan ohi da; hala gertatzen zen adibidez antzinako greziarren erlijioan, jainkoen pentsamenduak eta jokabideak gizakienak berak baitziren.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak aldatu