Ireki menu nagusia

Vicente Rojo Almazán

Vicente Rojo Almazán (Bartzelona, 1932ko martxoaren 15a) mexikar margolari eta grabatzailea da, jatorriz espainiarra. Lanaren Oinarrizko Eskolan egin zituen eskulturako ikasketak, eta 1949an Mexikora aldatu eta Escuela de Pintura y Escultura del Instituto Nacional de Bellas Artesen (INBA) sartu zen; han A. Soutoren lantegian hasi zen ikasten, arterako zaletasuna eta argitaratzaile-lanak bateratuz. Izan ere, Rojok zenbait aldizkari sortu eta zuzendu ditu: adibidez, Artes, México en la Cultura eta La Cultura en México. Ospe handia lortu zuen orobat, Plural, Artes Visuales eta Discos Visuales aldizkarietarako egindako diseinu grafikoengatik. Rojok euskarri eta teknika ugari erabili izan ditu, baina trebetasun berezia erakutsi du alor grafikoetan: akuaforteak, litografiak, serigrafiak eta collageak egin ditu. Margolaritzan, aipagarriak ditu Seinaleak, Ukazioak eta Mexiko euripean sailak.

Vicente Rojo Almazán
Vicente Rojo Almazán.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1932ko martxoaren 15a (87 urte)
Herrialdea  Mexiko
 Espainia
Bizilekua Bartzelona
Heriotza  (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Bárbara Jacobs Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, margolaria eta diseinatzailea
Jasotako sariak
Kidetza Colegio Nacional Itzuli
Artikulu hau margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vicente Rojo».

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.