Ireki menu nagusia

Pello Apezetxea Zubiri

Etnografoa eta apaiza

Pello Apezetxea Zubiri (1932ko ekainaren 2a, Goizueta, Nafarroa Garaia) euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina da. Ttipi-Ttapa Fundazioaren lehendakaria ere bada, bai eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide ere, eta Usoa nekazari kooperatibaren sorreran ere lan egin zuen.

Pello Apezetxea Zubiri
Pello Apezetxea.jpg
Bizitza
Jaiotza Goizueta1932ko ekainaren 2a (87 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza  (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, etnografoa eta etnologoa
Lantokia(k) Etxalar
Kidetza Euskaltzaindia

Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baiditu. 2006ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain zendatu zuten. Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza da, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.[1]

2017an udalerri horretako disko-formako hilarriei buruzko Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak liburua argitaratu zuen.

IdazlanakAldatu

  • Etxalarko Usategiak artikulua, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (1999)
  • Bi erreka arteko Andre Maria Eliza (2006)
  • Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (2009)
  • Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009)
  • Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak (2017)

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu