Ireki menu nagusia

José Adriano Lizarralde

José Adriano Lizarralde Balerdi, "Aita Lizarralde" izenaz ezagunagoa, (Zaldibia, 1884ko martxoaren 17a - Bilbo, 1935eko uztailaren 25a), elizgizon frantziskotar, idazle eta historialaria izan zen.

José Adriano Lizarralde
Bizitza
Jaiotza Zaldibia1884ko martxoaren 17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1935eko uztailaren 25a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena

Bere lanak Euskal Herriko historia erlijiosoan oinarrituak izan dira, batez ere Arantzazuko santutegian.

BiografiaAldatu

Iruñean 1911an apaiz izendatua izan ondoren Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Arantzazuko santutegian irakasle bihurtu zen.

Aránzazu aldizkaria zuzentzeaz gain, Anuario de Folklore, Eco Franciscano, Yakintza edo Revista Oñate aldizkarientzako idatzi zuen bai gaztelaniaz bai euskaraz. Historiako Erret-Akademiaren kidea izan zen.

Oñatiko Udalak bere omenez kale bati bere izena eman zion.

LanakAldatu

  • La Virgen de Aránzazu. Patrona de Guipúzcoa, Bilbo, 1919.
  • Orígenes de la vida claustral en el País Vasco, Donostia, 1919.
  • Historia del Convento de la Purísima Concepción de Azpeitia, Contribución a la Historia de la Cantabria Franciscana, Santiago Compostelakoa, 1921.
  • Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Guipúzcoa, Bilbo, 1926.
  • Historia de la Universidad de Sancti Spiritus de Oñate, Tolosa, 1930.
  • Legazpiko Gurutze Deunaren edesti ta bederatziurren laburra, Tolosa, 1931.
  • Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Vizcaya, Bilbo, Arantzazu Ediciones Franciscanas, 1934.
  • Historia del Santuario de Aránzazu, Donostia, Arantzazu Ediciones Franciscanas, 1950.


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.