Bernardino Bienabe
margolari espainiarra
Bernardino Bienabe Artia (Irun, Gipuzkoa, 1899ko abenduaren 24a - Etxalar, 1987ko martxoaren 17a) margolaria izan zen. 21 urte zituela Gipuzkoako Gazteen Erakusketan ezagutarazi zuen Carnestolendas bere lehen lan ospetsua. Madrilen hainbat erakusketa egin ondoren, Hego Amerikara (Argentina, Txile, Bolivia) jo zuen, Espainiako Gerra Zibila zela eta. Euskal Herrira itzulitakoan Etxalar aukeratu zuen bizilekutzat.
Bernardino Bienabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1899ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Etxalar, 1987ko martxoaren 17a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Haren lanik ezagunenak Pescador, Viejo de mar y niño, De vuelta de la pesca eta Unamunori eta Ricardo Barojari eginiko erretratuak dira. Koadroak pintatzeaz gainera, hainbat ilustrazio eta mural egin zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.