Artikulu hau Landan barna egiten den txirrindularien lasterketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kros (argipena)».

Ziklo-krosa[1] moldatutako errepideko bizikleta batez errepidea, zelaiak eta hainbat oztopo zeharkatuz egiten den txirrindularitzako kirol-diziplina da. Bizikletak gurpil takodunak izaten ditu, bidean aurki daitezkeen azalera latz eta labainkorretan ibiltzeko. Denboraldia urritik otsaila arte luzatu ohi da. Lasterketak 60 minutukoak izaten dira, 2.5 eta 3km tartean dituen zirkuitu bati itzuliak emanez. Ziklo-kros zirkuitu batek errepidea, zelaia eta korrika egiteko lekuak izan behar ditu, beti ere UCI organismo erregulatzaileak ezartzen dituen arauen barne, hala, gutxienez zirkuituaren %90 bizikletaren gainean egiteko gai izan behar dira txirrindulariak, bestela lasterketa bertan behera gera daiteke.

Ziklo-kroslari bat bizikletaz igotzen aldapa piko batean.

Ziklo-kroserako erabiltzen den bizikleta errepiderako erabiltzen denaren oso antzekoa da, takodun gurpilak eta aldaketa oso txiki batzuk izan ezik. Lasterketan zehar, txirrindulari batek bizikleta aldatzeko aukera dauka, bai zikintasunagatik edo matxuragatik, zirkuituan zehar bi aldaketa gune izateko derrigortasuna dago.

Txapelketa NagusiakAldatu

Txapelketa nazionalakAldatu

Euskal Herriko lasterketa nagusiakAldatu

Ziklo-kroslariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «ziklo-kros», Euskaltzaindiaren Hiztegia.

Kanpo estekakAldatu