Ireki menu nagusia

Eneko Pou Azkarraga (Gasteiz, Araba, 1974ko martxoaren 17a - ) eskalatzaile arabarra da. Eskalatzeaz gainera, Euskal Herriko Goi Mendiko irakasle eta eski-irakasle aritzen da.

Eneko Pou
000 Panaroma 003Damiano-Levati-TNF.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1974ko martxoaren  17a (45 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak arroka-eskalatzailea

Eskalatzen zortzigarren gradura iritsia da, eta 7 Pareta 7 Kontinente proiektua gauzatu du bere anaia Ikerrekin batera. Proiektu ori kontinente bakoitzeko hormarik esanguratsuak zein zailenak eskalatzean datza: El Capitan (Yosemiteko parke nazionalean, Kalifornian; zailtasuna: 8a+/b), Naranjo de Bulnes (Picos de Europa mendietan; zailtasuna: 8b), Tsanoro (Madagaskar; zailtasuna: 8b), Totem Pole (Tasmania; zailtasuna: 7b), Dorre Izengabea/Trangoko Dorreak (Himalaia; zailtasuna: 8a), Fitz Roy (Patagonia; zailtasuna: 6c) eta Three Pigs pareta (Antartika). 2007ko abenduaren 25ean burutu zuten proiektua. Horrez gain, muturreko eski-jaitsierak egiten ditu.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo-loturakAldatu


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.