Zerrenda:Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzia Akademiak emakumezko bozkatuenari ematen dion saria da. Izendapenak aktoreek egiten dituzte, baina irabazleak akademiko guztien artean erabakitzen dira. Ondorengo zerrenda ekoizpen urtearen arabera da sailkatua. Hau da, 1999ko saridunak 2000n jaso zuen Oscar. Irabazleak lehenengoak agertzen dira, letra lodian.
Kategoria honetan, izendapen bat jaso duen gazteena Quvenzhané Wallis da, Beasts of the Southern Wild filmengatik jaso zuenean 9 urte zituelako. Zaharrena Emmanuelle Riva da, Amour filmagatik, 2012an 85 urte baitzituen. Irabazle edadatuena Jessica Tandy da, Driving Miss Daisy filmagatik Oscar jaso zuenean 80 urte zituen, eta irabazle gazteena Marlee Matlin da, Children of a Lesser God filmagatik Oscar jaso zuenean 21 urte zituen.
Katharine Hepburn da Oscar gehien irabazi duen aktorea, 4 baititu. Frances McDormand aktoreak jarraitzen du, 3 eskuratu baititu. Hamabi emakumek bina Oscar irabazi dituzte, kronologikoki: Luise Rainer, Bette Davis, Ingrid Bergman, Vivien Leigh, Olivia de Havilland, Elizabeth Taylor, Glenda Jackson, Jane Fonda, Sally Field, Jodie Foster, Hilary Swank, eta Meryl Streep.
Sari eta izendapen ugari dituzten aktoreak
aldatu
Hurrengo aktoreek behin baino gehiagotan irabazi dute Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria: |
Hurrengo aktoreek lau izendapen edo gehiago jaso izan dituzte Emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako: |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria |