Ireki menu nagusia

Sabrina 1954an filmatutako drama-komedia bat da. Billy Wilder izan zuen zuzendari, eta aktore nagusiak Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden ditu. Wilderrek Paramount Pictures zinema promotoreekin egindako azken filma izan zen, zuzendariak haiekin emandako 12 urteen azkenean.

Sabrina (1954ko filma)
Sabrina7.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1954
Jatorrizko izenburua Sabrina
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa eta komedia dramatikoa
Iraupena 109 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Deskribapena
Oinarritua Sabrina Fair Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Billy Wilder
Gidoigilea(k) Ernest Lehman Itzuli
Billy Wilder
[[Kategoria:Ernest Lehmanek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Humphrey Bogart
Audrey Hepburn
William Holden
Walter Hampden
Martha Hyer
John Williams
Marcel Dalio
Nella Walker
Francis X. Bushman
Ellen Corby
Nancy Kulp
Marcel Hillaire
Paul Harvey






[[Kategoria:Marcel Daliok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nella Walkerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Francis X. Bushmanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ellen Corbyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nancy Kulpek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marcel Hillairek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Billy Wilder
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Arthur P. Schmidt Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Hal Pereira Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Friedrich Hollaender Itzuli
Argazki-zuzendaria Charles Lang
Jantzi-diseinatzailea Edith Head Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York eta Paris
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White
27th Academy Awards
Nominazioak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
27th Academy Awards

Audrey Hepburn

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
27th Academy Awards

Billy Wilder, Samuel A. Taylor, Ernest Lehman

Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White
27th Academy Awards

Edith Head

Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White
27th Academy Awards

Charles Lang

Zuzendari onenaren Oscar Saria
27th Academy Awards

Billy Wilder

Academy Award for Best Art Direction, Black and White
27th Academy Awards

Hal Pereira , Walter H. Tyler , Samuel M. Comer , Ray Moyer
Kanpo loturak

Eduki-taula

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sabrina Fairchild (Audrey Hepburn) Larrabee familia dirudunaren txoferraren alaba da. Bere aita, Thomas (John Williams), Larrabee familiaren zerbitzutan egon da betidanik eta haien garagearen gaineko apartamentuan bizi izan da beti. Sabrinak, beraz, familiaren zerbitzu langileen taldean hezi da, baina Larrabee familiako seme gazteenaz, Davidez (Holden) maitemindua egon da txikitatik. David ordea, itxura oneko gizon aberatsa da, andrezalea eta lanik gabe, gozatzen bizi dena. Era honetan, inoiz ez da Sabrinan fijatu, txoferraren alaba baitzen. Sabrinak, ordea, zuhaitz batetik ikusten du David, Larrabee familiako ozpakizunetan, bere amorante anitzak erakartzen.

Thomas Fairchildek, Sabrinaren aita, kezkatuta, bere alaba Parisera bidaltzen du sukaldari ikasketak egin ditzan. Neska Frantziara habiatzen da eta ikasketak burutzen ditu, bere janskera eta estiloa guztiz finkatuz. Etxera itzultzean emakume dotorea da, ez da jadanik ume bat eta Daviden atentzioa lortzen du.

Linus Larrabee (Humphrey Bogart), Daviden anai nagusi eta arduraduna da, Larrabee enpresaren burua. Larrabee enpresa tratutan dago beste enpresa handi batekin eta akordioaren hitzetan beste enpresako zuzendariaren alaba eta David Larrabeeren ezkontza ulertzen da. Ezkontza hau ekonomikoki oso onuragarria litzateke familiarentzat baina, Daviden ikusmiran Sabrina dago, eta emakumeei dagokienean ekonomi arloak ahazten ditu. Hau ikustean, Linusek, bere arrazionaltasun gogorraz eta hoztasunez Sabrina bere anaiarengandik urruntzeko plana aurrera eramaten du, eta azkenik neska liluragarriaz maitemintzen da. Bere zurruntasunak eta buru itxiak ordea, begiak estaltzen dizkio, eta Sabrina barku batean igotzen du Paris bidean.

Azkenik, David da Linusi sentimenduak argitzen dizkiona eta bere maitasunaren bila irtetea bultzatzen duena.

Oscar SariakAldatu

1954an bost Oscarretarako nominatua izan zen: zuzendari onenari, zuzendaritza artistiko onenari, emakume aktore onenari, gidoi onenari, argazki onenari eta janzkera onenari. Azkenik, azken horrekin bakarrik gelditu zen, Edith Head diseinatzaileari emana.

Argazki galeriaAldatu

Sabrina filmaren irudiak

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabrina (1954ko filma)