Shadowlands
Shadowlands (euskaraz Itzalen Lurraldeak) 1993ko Richard Attenborough ingeles zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama bat da. C. S. Lewis ingeles idazle eta olerkaria eta Joy Davidman estatubatuar olerkariaren arteko harremanean oinarritua dago, bai eta 1989ko William Nicholson antzerkigile eta zinema gidoigilearen izen berdineko antzezlanean ere. Anthony Hopkins eta Debra Winger aktoreek antzeztu zuten.
Shadowlands | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | Shadowlands |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa eta melodrama (en) |
Iraupena | 131 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Attenborough |
Gidoigilea(k) | William Nicholson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Attenborough |
Edizioa | Lesley Walker (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Stuart Craig (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Roger Pratt |
Jantzi-diseinatzailea | Penny Rose (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Argumentu nagusia | C. S. Lewisa eta Joy Davidmana |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Debra Winger) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Sariaren (William Nicholson) izendapenak jaso zituen.
Argumentua aldatu
C. S. Lewis (Anthony Hopkins) Oxford Unibertsitateko literatura irakaslea eta ospe handiko idazlea ere bada. Ezkongabea eta bere arrebarekin monakalki bizi da, errealitatetik guztiz aldendua, irakaskuntza eta liburuen munduan sartua. Egun batez haren bizitza ilunean argi izpi bat sartuko da, Joy Gresham (Debra Winger) estatubatuar olerkari dibortziatua, haren idazlanen zale handia, Ingalaterrara Douglas semearekin (Joseph Mazzello) joana, eta Lewis pertsonalki ezagutzeko gogo biziz dago.
Aktoreak aldatu
- Anthony Hopkins: C. S. "Jack" Lewis
- Debra Winger: Joy Davidman
- Edward Hardwicke: Warren "Warnie" Lewis
- Joseph Mazzello: Douglas Gresham
- James Frain: Peter Whistler
- Julian Fellowes: Desmond Arding
- Michael Denison: Harry Harrington
- John Wood: Christopher Riley
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Shadowlands filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fiyxa irakurgai (Ingelesez)