Room (2015eko filma)
Room (euskaraz Gela) 2015eko Lenny Abrahamson irlandar zinema zuzendariak zuzendutako thriller dramatiko bat da. Emma Donoghue idazlearen 2010eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Brie Larson, Jacob Tremblay, Joan Allen, Sean Bridgers eta William H. Macy aktoreek antzeztu zuten.
2015eko irailaren 4ean Tellurideko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
aldatuBost urte dituen Jack (Jacob Tremblay) mutikoarentzat gela mundua da, jaio zen, jan eta amarekin (Brie Larson) jolastu eta ikasten duen lekua. Gauez, amak armairu barnean lotan jarri ohi du, Nick (Sean Bridgers) baldin badator ere. Gela Jacken etxea eta bizilekua da, aldiz amarena zazpi urtez giltzapetua daraman gelatxoa, hemeretzi urte zituenetik bahitua baitago. Kemen eta buruargiz, neska gazteak toki itxi eta murritz horretan bere semetxoari bizitza bat sortu dio, eta harekiko duen maitasuna egoera lazgarri hau jasaten eta bizirauteko duen arrazoi bakarra bilakatu da. Halere, Jack jakin-mina areagotuz doan heinean amaren etsipena ere handituz joango da, gela hark biak denbora luzez ezingo dituela mantendu bai baitaki eta.
Aktoreak
aldatu- Brie Larson: Joy "Amatxo" Newsome
- Jacob Tremblay: Jack Newsome
- Joan Allen: Nancy Newsome, amona
- William H. Macy: Robert Newsome, aitona
- Sean Bridgers: Nick Zaharra
- Megan Park: Laura
- Cas Anvar: Mittal doktorea
- Amanda Brugel: Parker ofiziala
- Joe Pingue: Grabowski ofiziala
- Tom McCamus: Leo
- Wendy Crewson: Telebista saioko aurkezlea
Kanpo estekak
aldatu- Room filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Room filmaren webgunea (Ingelesez)
- Room filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)