Guess Who's Coming to Dinner
Guess Who's Coming to Dinner (euskaraz: Asma ezazu nor datorren afaltzera) komedia filma da, Stanley Kramer estatubatuar zinemagileak 1967an zuzendu zuena. Spencer Tracy, Sidney Poitier, Katharine Hepburn, Katharine Houghton, Beah Richards eta Roy E. Glenn izan ziren aktore nagusiak.
Oscar sarietarako hamar izendapen jaso zituen, eta bi irabazi: emakumezko aktore onenarena (Katharine Hepburn) eta jatorrizko gidoi onenarena. Gizonezko eta emakumezko aktore onenen BAFTA sariak ere irabazi zituen.
ArgumentuaAldatu
Familia oneko neska gazte bat (Katharine Houghton) bere jaiotetxera itzuli berri da, eta guraso adinduei (Spencer Tracy eta Katharine Hepburn) bere senargaia aurkezten die, arraza beltzeko medikua (Sidney Poitier). Nahiz eta neskaren gurasoak pentsamolde ireki eta aurrerakoia izan, nahastuta sentitzen dira, bereziki aita, halako ezkontza batek alabari arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste baitu.
JakingarriakAldatu
Garaiko estatubatuar gizartearen kritika satirikoa da, filmaren gaia arrazismoa baita. Hollywooden arraza ezberdinetako bikote bat protagonista izan zen lehenengoetakoa izan zen. Bestalde, benetako bizitzan bikote ziren Spencer Tracyk eta Katharine Hepburnek elkarrekin lan egin zuten azkeneko filma izan zen, lehen emanalditik 17 egunera Spencer Tracy hil egin baitzen. Gainera, bien alabaren papera antzeztu zuen Katharine Houghton Katharine Hepburnen iloba zen.
Filma Kaliforniako San Fratzisko hirian filmatu zen.
AktoreakAldatu
- Spencer Tracy: Matt Drayton
- Sidney Poitier: John Wayde Prentice Jr. doktorea (semea)
- Katharine Hepburn: Christina Drayton
- Katharine Houghton: Joanna "Joey" Drayton
- Cecil Kellaway: Mike Ryan monsinorea
- Beah Richards: Mary Prentice
- Roy E. Glenn: John Prentice Sr. (aita)
- Virginia Christine: Hilary St. George
- Alexandra Hay: Carhop
- Isabel Sanford: Matilda "Tillie" Binks
- Barbara Randolph: Dorothy
- D'Urville Martin: Frankie
- Tom Heaton: Peter
- Grace Gaynor: Judith
- Skip Martin: Delivery Boy
- John Hudkins: Cab Driver
- Jacqueline Fontaine: Abeslaria (krediturik gabe)