An Officer and a Gentleman
An Officer and a Gentleman (euskaraz Ofizial eta Zaldun) 1982ko Taylor Hackford estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Bertan, Richard Gere, Debra Winger, Louis Gossett Jr., David Keith, Lisa Blount, Robert Loggia eta Tony Plana aktoreek antzeztu zuten.
Filmaren izenburua jatorriz Royal Navyn eta ondoren AEBtako Armadako Justizia Militarreko Jokaera Kodeko conduct unbecoming an officer and a gentleman ("Ofizial eta Zaldun Jokaera Desegokia") esaeran oinarritua dago.
Filmak 6 Oscar Saritarako izendapenak jaso eta 2 irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Louis Gossett, Jr.) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria.
Filma honetako amaieran Zack Mayo ofizialak Paula neskalaguna bere enpresatik besoetan ateratzen duen eszenan entzun litekeen Up Where We Belong abestia mundu osoan ezagun bilakatu eta filma beraren ikur bilakatu zen.
Argumentua
aldatuZack Mayo (Richard Gere), AEBtako Itsas Armadako Eskolan sartu berri den gizon gaztea da, hasi eta berehala disziplina militar zorrotzera egokitzeko zailtazun ugari izango ditu, ondorioz itxuraz gupidagabea dirudien Foley (Louis Gossett Jr.) sarjentu zorrotzak gaztea kate motzean lotu eta gogortasunez hartuko du, betiere Zacken portaera zuzendu asmoz, azken finean Foley sarjentuaren gorotasunaren atzean bihotz oneko gizona baitago. Bienbitartean, Zackek Paula (Debra Winger) izeneko neska gaztea ezagutu eta biak elkar maiteminduko dira.
Aktoreak
aldatu- Richard Gere: Zachary "Zack" Mayo
- Debra Winger: Paula Pokrifki
- Louis Gossett Jr.: Emil Foley, sarjentu hezitzailea
- David Keith: Sid Worley
- Lisa Blount: Lynette Pomeroy
- Tony Plana: Emiliano Della Serra, ofizial hautagaia
- Lisa Eilbacher: Casey Seege, ofizial hautagaia
- Harold Sylvester: Lionel Perryman, ofizial hautagaia
- David Caruso: Topper Daniels, ofizial hautagaia
- Robert Loggia: Byron Mayo
- Victor French: Joe Pokrifiki
- Grace Zabriskie: Esther Pokrifiki
- Tommy Petersen: Zack gaztea
- Ed Begley Jr.: hipobarikar gelako hezitzailearen ahotsa