Monster (filma)
Monster (euskaraz Mustruoa) 2003ko Patty Jenkins estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Charlize Theron, Christina Ricci, Bruce Dern eta Lee Tergesen aktoreek antzeztu zuten.
Charlize Theronek burututako antzezpenari esker Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zituen.
Argumentua
aldatuAileen Wuornos (Charlize Theron) sei hilketa burutu izana aitortu eta 2002an Floridan heriotz zigorra jaso ostean exekutatutako emagaldua izan zen. Aileenek bere burua defendatzeko gauzatu zituela aipatu zuen, bere lanbidea burutzen ari zela jasan ohi zituen amorrualdien eraginez. Etsipena eta suizidioaren amildegitik erortzeko zorian zegoela, egun batez taberna batean Selby Wall (Christina Ricci) lesbiana gaztea ezagutuko du, bertara gurasoek bere "homosexualitatea sendatzeko" izebarengana bidali baizuten. Wuornos, abusuz beteriko haurtzaro bateko biktima da, laister Selbytaz maitemindu eta bera bizitzen jarraitzeko arrazoitzat hartuko du. Lan duin bat topatzeko gai ez denez, Wuornos lepazuria izaten jarraituko du. Bere bezeroek tratu txarrak ematean, berak berezko defentsan hil egingo ditu, honela hilketa sail tragiko bati ekinez. Hau hiltzaile baten istorioa da, baina baita bi emakume inadaptatuen maitasun istorioa ere.
Aktoreak
aldatu- Charlize Theron: Aileen Wuornos
- Christina Ricci: Selby Wall (Tyria Moore-en oinarritua)
- Bruce Dern: Thomas
- Lee Tergesen: Vincent Corey (Richard Mallory-en oinarritua)
- Annie Corley: Donna
- Pruitt Taylor Vince: Gene / Stuttering "John"
- Marco St. John: Evan / Undercover "John"
- Marc Macaulay: Will / Daddy "John"
- Scott Wilson: Horton / Last "John"
- Kane Hodder: Undercover cop
- Brett Rice: Charles
Kanpo estekak
aldatu- Monster filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)