The Hustler (euskaraz Iruzurgilea) 1961eko Robert Rossen estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu, ekoiztu eta Sidney Carroll gidoigilearekin batera idatzitako drama film bat da. 1959ko Walter Tevis idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Jackie Gleason, Piper Laurie eta George C. Scott aktoreek antzeztu zuten.

The Hustler (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1961
IzenburuaThe Hustler
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, Kirol-zinema eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena134 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaThe Hustler (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Robert Rossen
Gidoigilea(k)Robert Rossen
Sidney Carroll

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRobert Rossen
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaDede Allen (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaHarry Horner (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKenyon Hopkins (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaEugen Schüfftan
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaapustua
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0054997 Filmaffinity: 858378 Allocine: 502 Rottentomatoes: m/hustler Mojo: hustler Allmovie: v23961 TCM: 78742 TV.com: movies/the-hustler Netlix: 60000759Edit the value on Wikidata
kronologia
The Hustler (filma) The Color of Money

Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta bi irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Eugen Schüfftan) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Harry Horner eta Gene Callahan).

1986an Martin Scorsesek zuzendutako The Color of Money jarraipena izan zuen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eddie Felson (Paul Newman) gizon gazte harroputz eta moralik gabekoa da, maiz billar aretoetan arrakasta osoz jokatu ohi du. Denetan onena izateko asmoz, Minnesota Fats (Jackie Gleason) billar jokalari paregabeari erronka luzatu nahiko dio. Azkenean hark baiezkoa eman eta biak jokatzean, Felsonek bere buruan duen gehiegizko segurtasunaren ondorioz galdu egingo du. Sarah Packard (Piper Laurie) emakumeak berarekiko duen maitasunak bizimodu mota hori uzten lagun diezaioke, baina Eddiek egoskor, txapeldunari irabazi arte ez du etsiko, horretarako direnak eta ez direnak egin behar baldin badira ere.

Aktoreak

aldatu

  • Jake LaMotta: Tabernaria
  • Gordon B. Clarke: Kutxazaina
  • Alexander Rose: Tantu jartzailea
  • Carolyn Coates: Zerbitzaria
  • Carl York Young: Iruzurgilea
  • Vincent Gardenia: Tabernaria
  • Gloria Curtis: Berokidun neska
  • Charles Dierkop, Donald Crabtree

Kanpo estekak

aldatu