Ireki menu nagusia

Eternal Sunshine of the Spotless Mind (euskaraz Adimen Orbangabearen Eguzki Izpi Betikoa) 2004ko Michel Gondry frantziar zinema zuzendariak zuzendutako amodio eta zientzia-fikziozko drama-komedia film bat da. Gidoia Charlie Kaufman gidoigileak eta Michel Goudry zuzendariak idatzi zuten, Pierre Bismuth frantziar zinemagilearen kontakizun batean oinarrituta. Jim Carrey, Kate Winslet, Kirsten Dunst, Mark Ruffalo, Elijah Wood eta Tom Wilkinson aktoreek antzeztu zuten.

Eternal Sunshine of the Spotless Mind
Jatorria
Argitaratze-data 2004
Jatorrizko izenburua Eternal Sunshine of the Spotless Mind
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa, comedy of remarriagea Itzuli, komedia dramatikoa, zientzia-fikzio filma eta film dramatikoa
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Long Island, New York eta New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Michel Gondry
Gidoigilea(k) Charlie Kaufman
Michel Gondry
Pierre Bismuth Itzuli


[[Kategoria:Pierre Bismuthek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Kate Winslet
Kirsten Dunst
Mark Ruffalo
Elijah Wood
Tom Wilkinson
Jim Carrey
Jane Adams
David Cross
Ellen Pompeo
Thomas Jay Ryan
Deirdre O'Connell










[[Kategoria:Deirdre O'Connellek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Steve Golin
Konpainia ekoizlea This is that corporation Itzuli
Anonymous Content Itzuli
[[Kategoria:This is that corporationek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Anonymous Contentek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Charlie Kaufman
Edizioa Valdís Óskarsdóttir Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Jon Brion Itzuli
Argazki-zuzendaria Ellen Kuras
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Argumentu nagusia Zientzialari ero eta Memory erasure Itzuli
Historia
Jasotako sariak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
77. Oscar Sariak
Nominazioak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
77. Oscar Sariak

Kate Winslet

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
77. Oscar Sariak

Charlie Kaufman, Michel Gondry, Pierre Bismuth
Kanpo loturak
www.eternalsunshine.com

Estreinatu eta berehala kultuzko filma bilakatu zen. Izenburua 1717ko Alexander Pope ingeles olerkariaren Eloisa to Abelard ("Eloisak Abelardori") bertsoan agertzen den aipamen bat da.

2004ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Charlie Kaufman, Michel Gondry eta Pierre Bismuth) irabazi eta 2004ko Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Kate Winslet) izendapena jaso zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joelek (Jim Carrey) Clementine neskalagunari (Kate Winslet) bere adimenetik bien harreman gatazkatsuaren oroipen guztiak ezabatu dizkiotela jakitean kolpe latza jasoko du. Guztiz etsitua, prozesu horren sortzailea den Howard Mierzwiak doktorearekin (Tom Wilkinson) kontaktuan jarri eta berari ere Clementine oroimenetik ezabatu diezaion eskatuko dio. Baina Joelen oroimenak desargetzen hastean, berriz ere Clementinekin topo egingo du. Biak elkar ezagutzen ez direla, Joelek bere burmuinaren barren-barrenetik prozesua gediarazten saiatuko da.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu