The Miracle Worker (euskaraz 'Mirakuluen Egilea') 1962an Ameriketako Estatu Batuetan egindako filma ezaguna da. Filma William Gibsonk idatzitako antzerki-lanean oinarrituta zegoen; antzokietan lehen aldiz 1959an eman zen. Halaber, antzerki obra Gibsonek berak 1957an telebistarako prestatu zuen gidoian oinarritu zen. Filma Helen Keller eta Anne Sullivanen biografietan oinarrituta dago, bereziki Kellerrek idatzitako The Story of My Life autobiografian (1903). Filmazioa Arthur Penn zuzendariak egin zuen eta beste aktore artean hauek hartu zuten parte: Anne Bancroft, Patty Duke, Victor Jory, Inga Swenson eta Andrew Prine.[1]

The Miracle Worker
Jatorria
Argitaratze-data1962
IzenburuaThe Miracle Worker
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena107 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaThe Story of My Life (en) Itzuli
Honen parte daThe Story of My Life (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Arthur Penn
Gidoigilea(k)William Gibson
Antzezlea(k)
Anne Bancroft (Anne Sullivan)
Patty Duke (Helen Keller)
Victor Jory (en) Itzuli
Inga Swenson
Andrew Prine
Beah Richards
John Bliss
Judith Lowry
William F. Haddock


[[Kategoria:Victor Jory (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
EkoizleaFred Coe (en) Itzuli
[[Kategoria:Fred Coe (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaUnited Artists
EdizioaAram Avakian (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLaurence Rosenthal
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlabama
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0056241 Filmaffinity: 462819 Allocine: 4887 Rottentomatoes: m/1013973-miracle_worker Mojo: miracleworker Allmovie: v32810 TCM: 19300 TV.com: movies/the-miracle-worker Netlix: 60004246Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak Helen Kellerren lehenengo urteak jasotzen ditu. Helen itsua eta gorra gelditu zen hilabete gutxi batzuk zituenean. Ondorioz, urtetan, isolaturik, komunikatu gabe bizi izan zen. Familiak, azkenean, Perkins Institutuari laguntza eskatu zion eta haiek Anne Sullivan irakaslea bidali zuten Helleni komunikatzen irakasteko. Anne Sullivanek esku alfabetoa erabiliz, haurrarekin komunikazio bide bat lortu zuen eta prozesu hori da, alegia, filmaren gai nagusia. Argumentu osoa Helen Kellerren benetako biografian oinarritu zen.

Sariak aldatu

The Miracle Workerrek bi Oscar lortu zituen:

  • Emakumezko aktore onena: Anne Bancroft
  • Errepartoko emakume aktore onena: Patty Duke

Beste hiru Oscarretan kandidatoa izan zen baina ez zituen lortu: Egokitutako gidoi onena, Zuzendari onena eta zuri-beltzeko filmetako Jantzi-diseinu onena.

Izenburu desberdinak aldatu

Filma herrialdeen arabera izenburu desberdinak izan zituen:

  • Espainian: El milagro de Ana Sullivan;
  • Argentinan: Ana de los milagros;
  • Mexikon, Un milagro para Helen;
  • Hispanoamerikako beste herrialdetan: La maestra milagrosa

Beste bertsioak aldatu

1979an telebistarako beste bertsioa filmatu zen. Disney etxeak, bestetik, remake bat egin zuen koloretan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu