Ship of Fools
Ship of Fools (euskaraz: "Ergelen itsasontzia") drama filma da, Stanley Kramer estatubatuar zinemagileak 1965ean zuzendu eta ekoitzi zuena. Vivien Leigh, José Ferrer, Lee Marvin eta Simone Signoret izan ziren aktore nagusiak. Katherine Anne Porter idazlearen Ship of Fools eleberrian oinarriturik dago.
Zuzendaritza artistiko onenaren (Robert Clatworthy eta Joseph Kish) eta Argazkigintza onenaren Oscar sariak (Ernest Laszlo) irabazi zituen.
Argumentua
aldatuBigarren Mundu Gerra (1939-1945) aurretik, Mexikoko Veracruz hiritik bidaiari ontzi bat itsasoratuko da, Alemaniako Bremenhaven portua helmuga duela. Bidaiariak orotariko pertsonak dira eta beharbada zenbaiten arazoak itsas bidaian zehar konpon daitezke.
Aktoreak
aldatu- Vivien Leigh: Mary Treadwell
- José Ferrer: Siegfried Rieber
- Lee Marvin: Bill Tenny
- Simone Signoret: Kondesa
- Oskar Werner: Wilhelm "Willi" Schumann doktorea
- Elizabeth Ashley: Jenny Brown
- George Segal: David Scott
- José Greco: Pepe
- Michael Dunn: Carl Glocken
- Charles Korvin: Thiele kapitaina
- Heinz Rühmann (kredituetan "Heinz Ruehmann"): Julius Lowenthal
- Lilia Skala: Hutten andrea
- Barbara Luna: Amparo
- Christiane Schmidtmer: Lizzi Spokenkieker
- Alf Kjellin: Freytag
- Werner Klemperer: Huebner tenientea
- John Wengraf: Graf
- Olga Fabian: Schmitt andrea
- Gila Golan: Elsa
- Oscar Beregi: Lutz
- Stanley Adams: Hutten
- Karen Verne: Lutz andrea
- Charles de Vries: Johann
- Lydia Torea: Pastora
- Henry Calvin: Gizon lodia
- David Renard: Woodcarver
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)