Gaslight (1944ko filma)
Gaslight 1944ko George Cukor estatubatuarrak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. 1940ko izen bereko film britainiarraren berregokitzapena da, eta hau aldi berean Patrick Hamilton idazlearen 1938ko Gas Light antzezlanean oinarritzen da. Ingrid Bergman, Charles Boyer, Joseph Cotten eta Angela Lansbury aktoreek antzeztu zuten.
1944ko Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, eta hauetatik bi irabazi zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Ingrid Bergman) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria.
Filmaren izenburua esamolde bihurtu zen, "gaslighting", filmeko protagonistak jasaten duen manipulazio psikologiko mota izendatzeko, bai hizkera arruntean eta baita psikologiako eskuliburuetan ere.[1]
Argumentua
aldatuBikote ezkonberri bat Londresko etxe batera bizitzera doa, non urte batzuk lehenago emaztearen izeba hil zuten. Senarrak sekretu bat dauka ordea, tinko gorde nahi duena, eta emaztea eroarazten saiatzen da.
Aktoreak
aldatu- Charles Boyer: Gregory Anton/Sergis Bauer
- Ingrid Bergman: Paula Alquist Anton
- Joseph Cotten: Brian Cameron
- Dame May Whitty: Miss Bessie Thwaites
- Angela Lansbury: Nancy Oliver
- Barbara Everest: Elizabeth Tompkins
- Emil Rameau: Maestro Guardi
- Edmund Breon: General Huddleston
- Halliwell Hobbes: Mr. Mufflin
- Tom Stevenson: PC Williams
- Heather Thatcher: Lady Mildred Dalroy
- Lawrence Grossmith: Lord Freddie Dalroy
- Jakob Gimpel: Pianista
Krediturik gabe
- Leonard Carey: Gidaria Londresko dorrean
- Alec Craig: Turnkey
- Gibson Gowland: Zerbitzaria
- Gary Gray: Parkeko mutila
- Syd Saylor: Mandatu-mutila
- Terry Moore: Paula Alquist, 14 urterekin
- Morgan Wallace: Fred Garrett
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nagua Alba. (2021-08-19). «Music» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)