Ireki menu nagusia

Ball of Fire (euskaraz Suzko Bola) 1941eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Thomas Monroe eta Billy Wilderek idatzitako From A to Z (A-tik Z-ra) ipuinean oinarritua dago, hura era berean, Edurnezuri eta Zazpi Ipotxen ipuinean oinarritua zegoen, filmeko zazpi irakasleak zazpi ipotxekin eta kabaret dantzari Edurnezurirekin parekatuz. Gary Cooper, Barbara Stanwyck, Dana Andrews, Dan Duryea eta Kathleen Howard aktoreek antzeztu zuten.

Ball of Fire
Ball of Fire.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1941
Jatorrizko izenburua Ball of Fire
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa
Iraupena 111 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Howard Hawks
Gidoigilea(k) Charles Brackett
Billy Wilder

Antzezlea(k)
Gary Cooper
Barbara Stanwyck
Oskar Homolka
Henry Travers
S. Z. Sakall
Richard Haydn
Allen Jenkins
Dana Andrews
Dan Duryea
Elisha Cook Jr.
Gene Krupa
Tully Marshall
Leonid Kinskey
Aubrey Mather
Kathleen Howard
Otto Hoffman
Charles Lane
Addison Richards
Kenneth Howell
Pat Flaherty
Will Lee
Mary Field
Eddy Chandler









[[Kategoria:Elisha Cook Jr. Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:Kenneth Howell Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Will Lee Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Eddy Chandler Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Samuel Goldwyn
Konpainia ekoizlea Samuel Goldwyn Productions Itzuli
RKO Pictures
[[Kategoria:Samuel Goldwyn Productions Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Daniel Mandell
Ekoizpen-diseinatzailea Perry Ferguson Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Alfred Newman
Argazki-zuzendaria Gregg Toland
Jantzi-diseinatzailea Edith Head Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Nominazioak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
14th Academy Awards

Barbara Stanwyck

Academy Award for Best Original Dramatic Score
14th Academy Awards

Alfred Newman

Argumentu onenaren Oscar Saria
14th Academy Awards

Thomas Monroe , Billy Wilder

Soinu onenaren Oscar Saria
14th Academy Awards

Thomas T. Moulton
Kanpo loturak

Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baina ez zuen haietako bakar bat ere irabazi ahal izan: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Barbara Stanwyck), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman), Argumentu onenaren Oscar Saria (Charles Brackett eta Billy Wilder) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Thomas Moulton).

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Milioi laurden dolarretako dohaintza bati esker, irakasle talde xelebre batek, alargun bat ez beste gainontzekoak ezkongabe edo mutilzaharrak, Gizateriaren jakintza osoa bilduko duen entziklopedia bat osatzeko asmoa dute. Jada euren lana nahiko aurreratua doanean, "Sugarpuss" O'Shea (Barbara Stanwyck) kabaret dantzariaren bisita izango dute, izan ere, taldekidea den Bertram Potts irakasleak (Gary Cooper) kale hizkeraren ikerketa burutzen ari denez, Sugarpussi deitu dio. Sugarpussek ikerketan parte hartzea onartuko du, bere benetako asmoa poliziatik ezkutatzea baita, lasterrera bere senarra izango denaren aurkako epaian lekuko izan dadin bilatzen baitu: Joe Lilac mafiaburua (Dana Andrews). Guzti honek irakasleei euren lana birplanteiaraziko die, denbora guzti honetan benetako munduari bizkar emanda bizi izan direla jabetu baitira.

Sugarpussik filmaren une batean Potts irakasleari honakoa aipatzen dio: "Esne edalontzi batekin mozkortzen diren gizon motakoa zarelako maite zaitut".

IruditegiaAldatu

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu