Saoirse Úna Ronan (ˈsɜːrʃə ˈuːnə ˈroʊnən[1]) (New York, AEB, 1994ko apirilaren 12a) irlandar jatorriko estatubatuar aktorea da. Paul Ronan aktore irlandarrak eta Monica Ronanek daukaten alaba bakarra da. Saoirsek hiru urte zituenean, Irlandara joan zen bizitzera eta Carlowko konderrian hazi zen. Txikia zenean bere aitari laneraino laguntzen zion askotan.

Saoirse Ronan

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSaoirse Una Ronan
JaiotzaBronx1994ko apirilaren 12a (30 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaPaul Ronan
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Altuera1,68 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm1519680 Allocine: 173610 Rottentomatoes: celebrity/saoirse_ronan Allmovie: p440773 TCM: 9935211 Metacritic: person/saoirse-ronan TV.com: people/saoirse-ronan IBDB: 502502
Twitter: saoirse_ronan Musicbrainz: 36c03920-88e1-4439-8670-a292b827f506 Discogs: 4332900 Edit the value on Wikidata
Saoirse Ronan 2012an

Saoirse telebistan The Clinic (2003) eta Proof (2004-2005) telesailetan agertu zen lehen aldiz. Garai hartan, Harry Potter eta Felixaren Ordena filmean Luna Lovegood izeneko pertsonaia interpretatzeko frogak egin zituen, baina azkenean Evanna Lynch aukeratu zuten [2]. Saoirse ospea irabazten hasi zen Atonement (2007) Joe Wrightek zuzendutako pelikulari esker. Han Briony Tallis izeneko 13 urteko neskato bat interpretatu zuen.

Ronan lau aldiz izendatu dute Oscar Sarietan, Atonement (2007), Brooklyn (2015), Lady Bird (2017) eta Little Women (2019) filmeetan egindako lanarengatik [3], eta lau aldiz BAFTA Sarietan. Guztira, Urrezko Globo Sari bat eta Satellite Sari bat irabazi ditu, besteak beste.

Zenbait datu interesgarri: aldatu

  • Aktoreak herritartasun bikoitza dauka: AEBko eta Irlandako hiritarra da.
  • Bere izenak "Askatasuna" esan nahi du [4].
  • Bere abizenak ingeleraz "little seal" esan nahi du.
  • 6 sari eta 10 izendapen lortu zituen Brooklyn filmean egindako lanarengatik [6] (Colm Tóibínen izen bereko liburuaren egokitzapena).

Filmografia: aldatu

Urtea Filma edo Telesaila Pertsonaia
2019 Little Women Josephine "Jo" March
2018 Mary Queen of Scots Maria I.a Eskoziakoa
2018 The Seagull Nina
2017 Lady Bird Christine "Lady Bird" McPherson
2017 On Chesil Beach Florence
2017 Loving Vincent Margaret Gachet (ahotsa)
2015 Weepah Way for Now Emily (ahotsa)
2015 Brooklyn Ellis
2015 Stockholm, Pennsylvania Leia Dargon
2014 Robot Chicken Various Characters
2014 Lost River Rat
2014 The Grand Budapest Hotel Agatha
2013 Justin and the Knights of Valour Talia (ahotsa)
2013 How I Live Now Daisy
2013 The Host Melanie Stryder / Wanda
2012 Byzantium Eleanor
2011 Violet & Daisy Daisy
2011 Hanna Hanna
2010 The Way Back Irena
2010 The Secret World of Arrietty Arrietty (ahotsa; ingeles bikoizketa)
2009 The Lovely Bones Susie Salmon
2008 City of Ember Lina Mayfleet
2007 Death Defying Acts Benji McGarvie
2007 Atonement Briony Tallis (13 urte)
2007 The Christmas Miracle of Jonathan Toomey Celia Hardwick
2007 I Could Never Be Your Woman Ozzie
2005 Proof Orla Boland
2003-2004 The Clinic Rhiannon Geraghty

Erreferentziak: aldatu

  1. (Ingelesez) «Sheesh! Dennis Quaid sorry for mangling Saoirse Ronan's name» RTE 2017-05-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-05-03) (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  2. (Ingelesez) «Saoirse Ronan admits disappointment over 'Harry Potter' Luna Lovegood role» IrishCentral.com 2011-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Ingelesez) Saoirse Ronan receives fourth Oscar nomination. 2020-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. «Sláinte, Grá agus Saoirse. | Geroa Galarraga» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. Renfro, Kim. «The 31 youngest Oscar nominees of all time» Insider (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. Brooklyn - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak aldatu