Funny Girl (filma)
Funny Girl (euskaraz Neska Dibertigarria), 1968ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia-drama musikal film bat da. Isobel Lennart antzerkigilearen 1963ko izenburu berdineko musikalean oinarritua dago, eta biak ere Fanny Brice judu-estatubatuar musikal abeslariaren bizitzan. Barbra Streisand, Omar Sharif eta Kay Medford aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Barbra Streisand) irabazi zuen, eta Film onenaren Oscar Saria, Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Kay Medford), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Harry Stradling), Muntatze onenaren Oscar Saria (Robert Swink, Maury Winetrobe eta William Sands), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Walter Scharf), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Styne eta Merrill) eta Soinu onenaren Oscar Saria.
Argumentua
aldatuLehen Mundu Gerra amaitu berritan, New York hirian, Fanny Brice Keeney’s Music May musikalarekin eta patinatzaile gisa debutatuz arrakasta izan du. Urte baten buruan, Follies ospetsuan lan egiten hasi eta izar bilakatuko da. Alde txarra Nick Arnsteinez (Omar Sharif) maiteminduko dela da, zorte gehiegirik gabeko jokozale eta apustularia.
Aktoreak
aldatu- Barbra Streisand: Fanny Brice
- Omar Sharif: Nick Arnstein
- Kay Medford: Rose Brice
- Anne Francis: Georgia James
- Walter Pidgeon: Florenz Ziegfeld
- Lee Allen: Eddie Ryan
- Mae Questel: Strakosh jauna
- Gerald Mohr: Branca
- Frank Faylen: Keeney
- Mittie Lawrence: Emma
- Gertrude Flynn: O'Malley andrea
- Penny Santon: Meeker andrea
- John Harmon: Konpainiako managerra
- Ruth Clifford: Anderea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)