Chinatown (filma)
Chinatown 1974ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren neo-noir filma bat da, zuzentzeaz gain, antzeztu ere egin zuelarik.
Hamar Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bakarra irabazi zuelarik: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria. 1990an The Two Jacks izeneko jarraipen filma izan zuen.
ArgumentuaAldatu
Los Angeles hiria, 1930eko hamarkada. Jake Gittes detektibe pribatuak (Jack Nicholson) hiriko ur-konpainiako ingeniaria den Hollis Mulwray-ren (Darrel Zwerling) emaztea dela dioen emakume bati harrera egiten dio, senarra beste emakume batekin onenaren dabilela esaten diolarik. Halere ondorengo egunetan Mulwrayren benetazko emaztea den Evelyn (Faye Dunaway) detektibearen bulegoan aurkeztuko da, Ida Sessions (Diana Ladd) deritzon lehenbiziko emakumeak Gittes ergel gisa eta lotsagarri laga duelarik. Mulwray eraila denean, kasua ikertzeko asmoz bi bezero ezberdinek Gittes birritan kontratatzen dute, orduan detektibea guztiaren atzetik zer dagoen jabetuko delarik, espero ziteken modura, higiezinen negozio erraldoia, familiako sekretuak eta diru egarri izugarria.
AktoreakAldatu
- Jack Nicholson: J.J. Gittes
- Faye Dunaway: Evelyn Mulwray
- John Huston: Noah Cross
- Perry Lopez: Escobar
- Roman Polanski: labanadun gizona
- Diana Ladd: Ida Sessions
- Darrel Zwerling: Hollis Mulwray
Kanpo estekakAldatu
- Chinatown filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)