Ryan's Daughter
Ryan's Daughter (euskaraz Ryanen Alaba) 1970eko David Lean britainiarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Gustave Flaubert frantziar idazlearen Madame Bovary (1856) eleberriaren berrinterpretazio bat da. Robert Mitchum, Sarah Miles, John Mills, Christopher Jones, Trevor Howard, Leo McKern eta Barry Foster aktoreek antzeztu zuten.
Ryan's Daughter | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Ryan's Daughter |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 189 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Madame Bovary |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Lean |
Gidoigilea(k) | Robert Bolt |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anthony Havelock-Allan (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Norman Savage (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Freddie Young |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
Argumentu nagusia | Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1970eko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (John Mills) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazitu zituen, adliz 1970eko Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Sarah Miles) eta Soinu onenaren Oscar Sarirako ere izendatua egon zen.
1916. urte inguruan Irlandako hego-mendebaldeko kostaldeko herrixka batean girotuta dago, hain zuzen ere, Pazko matxinada jazo zen garai nahasian. Filma honen soinu banda ahaztezina Maurice Jarre konposatzaile ospetsuak konposatu zuen.
Argumentua
aldatuIrlanda, Lehen Mundu Gerra garaian, herrialdeak une latzak bizi ditu, alde batetik Lehen Mundu Gerran borrokatzeko xedez eta gehienbat egoera ekonomiko txarrak hala beharturik Britainiar Armadan milaka eta milaka irlandar boluntario alistatu dira, beste aldetik, herrialde honetan britainiarren aurkako sentimendu irlandar abertzalea nagusituz doa eta matxinadak gertatzeko arriskua gero eta argiagoa da: britainiar soldaduek irlandar biztanleriaren sumindura pizten dute eta irlandar nazionalistek matxinada bat antolatzen ari direlako zumurrua ere pil-pilean dago (1916ko Pazko Matxinada).
Dingle penintsulako kostaldeko herrixka isolatu batean, Rosy Ryan (Sarah Miles) neska gazte kaxkarina Tom Ryan (Leo McKern) tabernariaren alaba bakarra da.
Rosy neskatil ameslaria maitasun sutsu baten zain dago, bai eta gazte fin eta hezitu bat izateko gogoz ere, hortaz, Irlandako mendebaldeko azken txoko galduan dagoen kostaldeko herrixka horretan ez dago batere gustura. Baserritar hezigabe eta arlotez beteriko eskualde horretan, Rosyk bere mailara dagoela uste duen bertako gizonezko bakarra herriko eskolako maisua da, Charles Shaughnessy (Robert Mitchum) gizon heldua, alarguna, zintzoa eta zentzuduna, Rosy baino dexentez zaharragoa. Rosy maisuaz maiteminduta dago eta azkenean biak ezkondu egingo dira.
Halere, herrixkara Lehen Mundu Gerrako frontean zauritutako britainiar ofizial gazte bat iritsi berri da, Randolph Doryan (Christopher Jones) ofizial atsekabetua da, berarekin bat gerra trauma eta ametsgaiztoak baidakartza, halere Rosy neskatila britainiar militar gazteaz maiteminduko da.
Istorioa gero eta nahasiagoa bilakatuko da, bertan herriko apaiza (Trevor Howard), britainiarren aurkako jarrera garbia duten herritarrak eta irlandar erresistentziako O'Leary (Barry Foster) buruzagi errebeldea ere katramilan sartuko dira, amaiera ustegabekoa izango delarik.
Aktoreak
aldatu- Sarah Miles: Rosy Ryan
- Robert Mitchum: Charles Shaughnessy
- Trevor Howard: Aita Hugh Collins
- John Mills: Michael, "herriko ergeltxoa"
- Christopher Jones: Randolph Doryan, ingeles ofiziala
- Leo McKern: Tom Ryan, herriko ostatuaren jabea eta Rosyren aita
- Barry Foster: Tim O'Leary, irlandar independentista
- Gerald Sim: Smith kapitaina
- Evin Crowley: Moureen Cassidy
- Marie Kean: McCardle andrea
- Arthur O'Sullivan: Joe McCardle
- Brian O'Higgins: O'Connor poliziaburua
- Barry Jackson: ingeles kaporala
Kritika
aldatuGarai hartako kritikak filma zapuztu egin zuen, halere gaur egun askok David Lean zuzendariaren filme onenen artean sailkatu ohi dute. Zinema antzokiek ez zioten bizkarrik eman, ikuslego handia izan zuen.
Kokalekua
aldatuFilma hau Irlandako hego-mendebaldeko kostalde basati eta ederrean kokatuta dago. Dingle penintsulan filmatu zen, Dún Chaoin herrian eta Slea Head lurmuturrean hain zuzen ere.