Julie Walters
Julia Mary "Julie" Walters, CBE (1950eko otsailaren 22a - ) Ingalaterrako aktore eta idazlea da. Bi BAFTA eraman ditu zinema lanengatik eta beste lau telebista lanengatik. 1983an ezaguna egin zen mundu mailan Educating Rita filman egindako paperagatik. Papera berak West Endeko antzoki batean sortu zuen eta Oscar Saria jasotzeko nominazioa izan zuen. Billy Elliot filmean egindako lanagatik ere Oscar Sarirako nominazioa jaso zuen. Beste filme batzuk Personal Services (1987), Prick Up Your Ears (1987), Buster (1988), Stepping Out (1991), Calendar Girls (2003), Mamma Mia! (2008), Brave (2012) eta Brooklyn (2015) dira. Molly Weasleyren papera egin du Harry Potteren zortzi filmetatik zazpitan.
Julie Walters | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julia Mary Walters |
Jaiotza | Edgbaston, 1950eko otsailaren 22a (74 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Plaistow (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Manchester Metropolitan University (en) St Paul's School for Girls (en) Manchester School of Theatre (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, idazlea eta komediantea |
Jasotako sariak | |
|