Ireki menu nagusia

The Collector (1965eko filma)

The Collector (euskaraz Bildumatzailea) 1965eko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariaren filma da. Filma hau Erresuma Batua eta Estatu Batuen arteko ekoizpena izan zen, John Fowles idazlearen izen bereko The Collector best-seller eleberriaren zinemarako egokitzapen bat izan zelarik.

The Collector (1965eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1965
Jatorrizko izenburua The Collector
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa crime thriller Itzuli, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa eta zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) William Wyler
Gidoigilea(k) Terry Southern Itzuli
John Kohn Itzuli
Stanley Mann
[[Kategoria:Terry Southern Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:John Kohn Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Terence Stamp
Samantha Eggar
Mona Washbourne
Edina Ronay
Kenneth More

[[Kategoria:Samantha Eggar Itzuli antzeztutako filmak]]


Bestelako lanak
Musikagilea Maurice Jarre
Argazki-zuzendaria Robert Krasker
Robert L. Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ingalaterra
Historia
Nominazioak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
38th Academy Awards

Samantha Eggar

Zuzendari onenaren Oscar Saria
38th Academy Awards

William Wyler

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
38th Academy Awards

Stanley Mann, John Kohn
Kanpo loturak

Soinu-banda aldiz, Maurice Jarre frantziar musikagile ospetsuak konposatu zuen.

ArgumentoaAldatu

Freddie (Terence Stamp) mutil gazte lotsati, barnerakoi eta bakartia da, bere zaletasun bakarra tximeletak ehizatu eta bildumatzea da, gainera banketxe batean lanean zegoela loteriako saria irabazi eta dirutza baten jabe egin da.

Freddie kalean dabilela Miranda (Samantha Eggar) arte ikaslea ederrari so egin eta berarenganako erakarpena sentituko du. Egunero furgonetaz kaleetan barrena jarraitzen dio, bere ordutegiak aztertuz, eta egun batez bahitzea erabakiko du.

Asmo horrekin loterian irabazitako diruarekin Ingalaterrako landan isolaturik dagoen jauretxe bat erosiko du. Neska gazteari kalean barna jarraitu eta inor ohartu gabe drogatu, lokartu eta bahitu ondoren jauretxera eramango, xede horretarako egokitu duen bertako sotoan gordez.

Miranda, erabat izutua eta etsitua dago, bere bahitzailearengadik ihes egiten alferrik saiatuz, askatasuna lortzeko asmoz mutil gaztea berarekiko liluratu edo erakartzen ere saiatuko da.

AktoreakAldatu

SariakAldatu

Filma honek Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Zuzendari onenaren sarirako, Emakumezko aktore onenaren sarirako (Samantha Eggar) eta Egokitutako gidoi onenaren sarirako, halere ez zuen horietako bat bera ere irabaztea lortu.

Kanpo estekakAldatu