Olivia Mary de Havilland (Tokio, Japonia, 1916ko uztailaren 1a - Paris, 2020ko uztailaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea. Joan Fontaine aktorea du ahizpa gaztea, baina elkarren urrunketa ospetsua izan da.

Olivia de Havilland

(1938)

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Fritz Lang - Sophia Loren
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlivia Mary de Havilland
JaiotzaTokio1916ko uztailaren 1a
Herrialdea Frantzia
 Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak  (1941 -
BizilekuaParisko 16. barrutia
HeriotzaParisko 16. barrutia2020ko uztailaren 26a (104 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
AitaWalter Augustus de Havilland
AmaLillian Fontaine
Ezkontidea(k)Marcus Goodrich  (1946ko abuztuaren 26a -  1953)
Pierre Galante (en) Itzuli  (1955eko apirilaren 2a -  1979)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLos Gatos High School (en) Itzuli 1934)
Notre Dame High School (en) Itzuli
Mills College at Northeastern (en) Itzuli
(1934 -
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta aktorea
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEstatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

oliviadehavilland.net
IMDB: nm0000014 Allocine: 3782 Rottentomatoes: celebrity/olivia_dehavilland Allmovie: p17765 190058 TV.com: people/olivia-de-havilland IBDB: 67261
Musicbrainz: dfa16005-ef4d-492f-919f-9f065a7856ed Discogs: 3202037 Find a Grave: 213808236 Edit the value on Wikidata

Bi ahizpak Tokion jaio baziren ere, San Franciscora joan ziren Olivia de Havillandek bi urte zituela. 1935ean lehen filmean antzeztuta, berehala aktore entzutetsua bihurtu zen 1930eko hamarkadan ere, Errol Flynn izarrarekin batera hainbat filmetan agertu zelako. Hala ere, beti paper bertsuetan jokatzen zuen, estudioak behartuta. Urte batzuk lehenago Bette Davisek arrazoi berberarengatik Warner Bros epaiketara alferrik eraman bazuen ere, Olivia de Havillandek berriro ekin zion. Aldi horretan, epaileak, ordea, aktoreen alde ebatzi zuen, eta, hortik aurrera, estudioek ezin izan zuten aktoreen karreraren gainean nahi adinako kontrolik eduki.

De Havilland izeneko lege horrek Hollywooden gainean oso eragin handia eta luzea izan zuen, eta azkenean, filmak ekoizteko eta banatzeko sistema irauli zuen.

Filmografia hautatua aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.