Ireki menu nagusia

Dame Edith Mary Evans (1888ko otsailaren 8a - 1976ko urriaren 14a) ibilbide luze eta oparoa izan zuen aktore britainiarra izan zen. Antzerkian egindako lanagatik zen bereziki ezaguna, nahiz eta bere karreraren hasiera eta amaiera aldera pelikuletan ere parte hartu zu en. Pelikuletan egin zituen interpretazioei esker Oscar sarietarako hiru izendapen, BAFTA sari bat eta Urrezko Globo sari bat jaso zituen.

Edith Evans
Dame Edith Evans Allan Warren.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1888ko otsailaren  8a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Cranbrook Itzuli1976ko urriaren  14a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa California Republican Party Itzuli
IMDb nm0262725

BizitzaAldatu

Edith Evans Londresen jaio zen, Edward Evans eta Carolina Ellen Fosterren alaba zen. St. Michael eskola anglikanoan ikasi zuen, Pimlicon, eta 1903an jostun gisa aprendiz hasi zen hamabost urterekin.

Londresko kapela denda batean lanean ari zen bitartean, antzerki klaseetara joaten hasi zen Victorian. Ikastaro horretatik antzerki talde amateur bat sortu zen, The Streatham Shakespeare Players izena zuten eta talde honekin parte hartu zuen lehenenegoz antzezlan batean Edith Evansek; 1910ean izan zen, Violaren papera egin zuen Twelfth Night antzezlanean. 1912an, Much Ado About Nothing antzezlanean Beatricen papera egiten zuela, William Poel produktoreak ikusi eta bere talentuaz jabetu zen. Poelen eskutik egin zuen bere lehen lan profesionala Evansek, urte bereko abuztuan izan zen, Cambridgen, Shakuntala obra hindu klasikoarekin.

60 urtez luzatu zen bere ibilbide profesionalean 150 pertsonaia inguru interpretatu zituen, besteak beste Shakespeare, William Congreve, Ibsen, Wycherley eta Wilde bezalako autoreen obretan eta baita idazle garaikideen lanetan ere, hala nola Shaw, Enid Bagnold, Christopher Fry eta Coward.

SariakAldatu

Oskar Sariak
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
1963 Taldeko emakumezko aktore onena Tom Jones Nominatua
1964 Taldeko emakumezko aktore onena The Chalk Garden Nominatua
1967 Emakumezko aktore onena The Whisperers Nominatua